Laguntza txakurrak erregistratzea eta egiaztatzea eskatzea

Epeak

Irekita

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Interesa duen pertsonaren eta bere legezko ordezkariaren NAN/IFK/AIZ (jatorrizkoa eta kopia edo fotokopia konpultsatua).
  • Legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, erabiltzailea adingabea bada edo legez ezinduta badago.
  • Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta zaudela egiaztatzen duen agiria.
  • Organo eskumendunaren ziurtagiria, adierazten duena laguntza txakurra erabiltzen duenak ezintasun mailaren bat aitortuta daukala. 
  • Ziurtagiri bat, adierazten duena Euskal Autonomia Erkidegoko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean (AIEO) erregistratuta dagoela.
  • Erabiltzailearen eta laguntza txakurraren bina argazki koloretan, ahal dela formatu digitalean. Tamaina: 4,5 cm x 3,5 cm.
  • Albaitari baten ziurtagiria, egiaztatzen duena 10/2007 Legearen 4. artikuluak eskatutako higiene eta osasun baldintzak betetzen direla.
  • Trebatze zentroko zuzendariak edo erakundeko legezko ordezkariak sinatutako ziurtagiria, adieraziz txakurrak desgaitasuna duen pertsonari laguntzeko edo hura gidatzeko zerbitzua emateko trebakuntza jaso duela, eta ziurtagiria eskatzen duen pertsonak lagundua edo gidatua izateko prestakuntza eta ezagutzak dituela.
  • Trebatze zentroak txakurra lagatzeko egindako kontratua eta/edo jarraipen kontratua (jatorrizkoa eta konpultsatutako kopia).
  • Txakurraren erantzukizun zibileko poliza, indarrean, gutxienez istripuengatiko 150.000 euroko estaldurarekin (polizaren eta berritzeen jatorrizko agiria eta fotokopia konpultsatua).
  • Trebakuntza zentroa Arabatik kanpo egonez gero eta Euskadiko AEPAn edo Txakur Laguntzaileen ONCE fundazioan ez baldin badago, desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko txakurren elkartean edo federazioan eskubide osoz dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa (jatorrizkoa eta kopia konpultsatua).
  • Laguntza Erregistroan inskribatu nahi izanez gero, ez dira D, H edo K hizkietan adierazitako agiriak aurkeztu beharko, eta  AEPA-Euskadik, FOPG-ek edo kaudimen egiaztatua duen beste erakunde batek emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da, egiaztatuz txakurra trebakuntza jasotzen ari dela eta beraiek ari direla prozesua kontrolatzen eta egiaztatzen.

Gizarte Zerbitzuen Erregistro eta Ikuskaritza Zerbitzua

Alaba Generala 10, 4. solairua 1. departamentua

01005 Gasteiz

Telefonoa: 945 151015

e-maila: inspecciones.sociales@araba.eus