Makineria erregistroan baja ematea

Epeak

Irekita

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Baja inprimakiak beteta (Nekazaritzako Makineria Erregistroan banatuko dira).
  • Erregistroan ageri den pertsonaren NANaren edo IFKren  fotokopia.
  • Baja eman nahi zaion makinaren Inskripzio Kartilla.

Informazio gehiago

Makinari baja ematea titularrak eskatu beharko du egoera hauetan, egoera eragin duen egitatea gertatu eta hurrengo 30 egunetan, gehienez:

  • Nekazaritzako alorretik beste jarduera batera pasatzea (obrak eta zerbitzuak).
  • Desegitea edo erabiltzeko moduan ez egotea.
  • Baja titulartasuna aldatzeagatik (eskualdaketa, oinordetza, e.a.). 
  • Bestelako zioak (azaldu zein).
  • Ibilgailu historiko bihurtzea.
  • Beste herrialde batera bidaltzea.
  • Aldi baterako baja.

Nekazaritzarako Idazkaritza Teknikoa

Probintzia Plaza  4. 01001 Vitoria-Gasteiz

Herritarren arretarako helbide eta telefonoak