Arabako turismo sektoreko ETE-ei eta autonomoei sortutako jarduera gastuei aurre egiteko laguntzak eskatzea

Epeak

Itxita

2021eko martxoaren 13tik apirilaren 16ra arte.

Aurkeztu beharreko agiriak

a) Eskatzailearen jardueraren memoria (jardueraren xedea) eta dirulaguntzaren xede diren jardueren memoria.

b) Lana egingo duen edo egin duen kanpoko profesionalaren edo hornitzailearen eskaintzaren fotokopia (proformako edo behin betiko fakturak, kanpoko aurrekontua edo, halakorik balego, kontratu sinatua).

c) Eskatutako 3 eskaintzen fotokopiak, aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresei 15.000,00 euroko edo gehiagoko zerbitzuak eskatu bazaizkie. Horrekin batera, hautatu den eskaintza ez bada ekonomikoki onuragarriena, zergatik aukeratu den azaltzen duen justifikazioa. Proiektua gauzatzen hasitakoan, diruz lagundutako ekintzaren baten benetako gastuak 15.000,00 euroko muga gainditzen badu, nahiz eta gastua onetsi zenean zenbatekoa txikiagoa izan, hiru eskaintza aurkeztu beharko dira.

Gainera eskatzailea turismo arloko enpresa bat bada, eskabidearekin batera, informazio honen fotokopia ere aurkeztu beharko da:

- Sozietatearen eraketa eskriturak.

- IFZ

Eta eskatzailea autonomoa bada, eskabidearekin batera, honako informazio honen fotokopia ere aurkeztu beharko da:

- NANa

- Ekonomia jardueren gaineko zergan gauzatzen duten turismo jarduerari dagokion epigrafean izena eman izanaren alta inprimakia.

ABISUA

Laguntza hau Egoitza elektronikoaren bidez izapidetzeko behar den dokumentazioa sartzeko, banan-banan egin daiteke, edo dokumentazio hori ZIP fitxategi konprimitu batean bateratuz.

Azken aukera hori hautatuz gero, tipologiaren arabera multzokatu beharko dira dokumentuak, fitxategi konprimitu berean fakturen dokumentazioa beste dokumentazio-mota batekin ez nahasteko, eta behar adina ZIP fitxategi igo beharko dira, Egoitza elektronikoak dokumentazioa bidaltzeko dituen mugak kontuan hartuta: gehienez 10 Mb-ko tamaina fitxategi bakoitzeko eta gehienez 30 Mb-ko tamaina komunikazio bakoitzeko.

Informazio gehiago

JEZ epigrafeak ikusi

Zer behar dut?

  • BAKQ

    Ziurtagiri elektronikoa

Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke.