COVID-19ak Arabako meArabako merkataritza eta ostalaritza sektorean sortutako inbertsioei aurre egiteko ezohiko laguntzen eskabidearkataritza sektorean 2020ko ekitaldian sortutako inbertsioei aurre egiteko ezohiko laguntzak eskatzea

Epeak

Itxita

2021eko martxoaren 18ik apirilaren 16ra arte

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Dirulaguntzaren xede diren inbertsioen memoria (inbertsioen beharra eta inbertsio horiek eskatzailearen lehiakortasun hobekuntzari dagokionez izan ditzaketen ondorioak).

  • Ekonomia jardueren gaineko zergaren alta inprimakia, deialdi honetako 3.2 edo 3.3 artikuluan aipatutako epigrafeetako batean, gutxienez.

  • Inbertsio/jardunen, zeinetarako laguntzak eskatu diren, eskaintzen edo/eta aurrekontuen, edo/eta fakturen fotokopia. Aurkeztutako inbertsio/jardunen batek kontratu txikien muga gainditzen badu (40.000,00 euro obretarako eta 15.000,00 euro gainerakorako), eskatutako 3 eskaintzen fotokopia erantsi beharko da ondasuna sartu baino lehen, eta zein eskaintza hautatu den eta zergatik azaldu beharko da.

  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindako egiaztagiria, laguntza eskatu aurreko 365 egunean izandako batez besteko plantillari buruzkoa  (erakunde eskatzailearen kotizazio kontu guztiak barne).  Erakundeak alta geroago eman badu, gizarte segurantzan alta eman zuen egunetik eskaera egin zen egunera arteko aldirako egiaztagiria eskatu beharko da. Era berean, egun horien artean langilerik kontratatu ez bada, enpresaburu gisa erregistratuta egon ez dela adierazten duen txostena edo kotizazio kontuaren kodearen egoerari buruzko txostena aurkeztu beharko da.  

  • Dirulaguntza honetarako eskatutako jardueretarako beste diru sarrera batzuk lortu eta/edo eskatu badira, diru sarrera horien edo eskaeraren justifikazioa aurkeztu beharko da.

ABISUA

Laguntza hau Egoitza elektronikoaren bidez izapidetzeko behar den dokumentazioa sartzeko, banan-banan egin daiteke, edo dokumentazio hori ZIP fitxategi konprimitu batean bateratuz.

Azken aukera hori hautatuz gero, tipologiaren arabera multzokatu beharko dira dokumentuak, fitxategi konprimitu berean fakturen dokumentazioa beste dokumentazio-mota batekin ez nahasteko, eta behar adina ZIP fitxategi igo beharko dira, Egoitza elektronikoak dokumentazioa bidaltzeko dituen mugak kontuan hartuta: gehienez 10 Mb-ko tamaina fitxategi bakoitzeko eta gehienez 30 Mb-ko tamaina komunikazio bakoitzeko.

Informazio gehiago

JEZ epigrafeak ikusi

Zer behar dut?

  • BAK

    BAKQ

    Ziurtagiri elektronikoa 

Egoitza elektronikoaren bitartez egindako erregistroa.