Irabazteko xederik gabeko erakundeetan inbertsio turistikoei aurre egiteko ezohiko laguntzak eskatzea

Epeak

Itxita

2021eko apirilaren 23ko 14:00ak arte.

Aurkeztu beharreko agiriak

a) Eskatzailearen jarduera memoria (lokalaren kokapen fisikoa, jardueraren xedea, etab.) eta dirulaguntzaren xede diren inbertsioen memoria (inbertsioen beharra eta eta nola aurreikusten den hobe dezaketela eskatzailearen lehiakortasuna).

b) Aurreikusitako gastuen aurrekontu banakatua.

c) Lana egingo duen edo egin duen kanpoko profesionalaren edo hornitzailearen eskaintzaren fotokopia (proformako edo behin betiko fakturak, kanpoko aurrekontua edo, halakorik balego, kontratu sinatua).

d) Laguntzen xede diren inbertsio/jarduketei dagozkien eskaintzen eta/edo aurrekontuen eta/edo fakturen fotokopia. Aurkeztutako inbertsio/jarduera batek kontratu txikien muga gainditzen badu (40.000,00 euro obretarako eta 15.000,00 euro gainerakoetarako), ondasuna sartu baino lehen eskatutako 3 eskaintzen fotokopiak erantsi beharko dira, eta zer eskaintza hautatu den eta zergatik azaldu beharko da.

e) Estatutuen fotokopia.

f) Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroko erregistroaren ziurtagiria, edo, fundazioen kasuan, erregistro egokian erregistratu izanaren frogagiria.

g) Diruz lagundutako jardueretan BEZaren aitorpena aurkeztu beharretik salbuetsita egotearen frogagiria, halakorik bada. Salbuetsita egon eta dokumentazio hori aurkezten ez bada, BEZa ez da diruz lagunduko.

 

ABISUA

Laguntza hau Egoitza elektronikoaren bidez izapidetzeko behar den dokumentazioa sartzeko, banan-banan egin daiteke, edo dokumentazio hori ZIP fitxategi konprimitu batean bateratuz.

Azken aukera hori hautatuz gero, tipologiaren arabera multzokatu beharko dira dokumentuak, fitxategi konprimitu berean fakturen dokumentazioa beste dokumentazio-mota batekin ez nahasteko, eta behar adina ZIP fitxategi igo beharko dira, Egoitza elektronikoak dokumentazioa bidaltzeko dituen mugak kontuan hartuta: gehienez 10 Mb-ko tamaina fitxategi bakoitzeko eta gehienez 30 Mb-ko tamaina komunikazio bakoitzeko.

Informazio gehiago

JEZ epigrafeak ikusi

Zer behar dut?

  • Bak

    BakQ

    Ziurtagiri elektronikoa 

Egoitza elektronikoaren bitarteko erregistro elektronikoa.