Arabako Lurralde Historikoko kuadrilletan eta udaletan 2022ko ekitaldian sortutako turismo jarduera gastuei aurre egiteko aguntzen deialdiaren eskabidea

Epeak

Itxita

2022ko marxoaren 24tik apirilaren 13ko 14:00ak arte. 

Aurkeztu beharreko agiriak

a) Dirulaguntzaren xede diren jardueren memoria (jardueren beharra eta nola aurreikusten den hobe dezaketela eskatzailearen lehiakortasuna).

b) Lana egingo duen edo egin duen kanpoko profesionalaren edo hornitzailearen eskaintzaren fotokopia (proformako edo behin betiko fakturak, kanpoko aurrekontua edo, halakorik balego, kontratu sinatua).

c) Eskatutako 3 eskaintzen fotokopiak, aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresei 15.000,00 euroko edo gehiagoko zerbitzuak eskatu bazaizkie. Horrekin batera, hautatu den eskaintza ez bada ekonomikoki onuragarriena, zergatik aukeratu den azaltzen duen justifikazioa. Proiektua gauzatzen hasitakoan, diruz lagundutako ekintzaren baten benetako gastuak 15.000,00 euroko muga gainditzen badu, nahiz eta gastua onetsi zenean zenbatekoa txikiagoa izan, hiru eskaintza aurkeztu beharko dira.

d) Aurreikusitako gastuen aurrekontu banakatua.

e) Eskatzailea udala bada, eskaerarekin batera behar bezala zigilatutako eta sinatutako udal ziurtagiri bat aurkeztu beharko da. Ziurtagiri horrek egiaztatu beharko du udalak turismo bulegoa edo turismo informazioko gunea duela eta dagozkion zerbitzuak eman dituela azken bost urteetatik gutxienez lautan.

Zer behar dut?

  • BAKQ

    Ziurtagiri elektronikoa

Egoitza elektronikoa