Arabako Lurralde Historikoko kuadrilletan eta udaletan 2024ko ekitaldian sortutako turismo jarduerako gastuei aurre egiteko aguntzen deialdiaren eskabidea.

Izapidetu

Epeak

Irekita

2024/03/23 - 2024/04/12

2024ko marxoaren 23tik apirilaren 12ko

Aurkeztu beharreko agiriak

a) Dirulaguntzaren xede diren jardueren memoria (jardueren beharra eta nola aurreikusten den hobe dezaketela eskatzailearen lehiakortasuna).

b) Lana egin duen edo egingo duen kanpoko profesionalaren edo hornitzailearen eskaintza (proformako fakturak edo kanpo aurrekontua).

c) Eskatutako 3 eskaintzak, aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresei 15.000,00 euroko edo gehiagoko zerbitzuak eskatu bazaizkie. Horrekin batera, hautatu den eskaintza ez bada ekonomikoki onuragarriena, zergatik aukeratu den azaltzen duen justifikazioa. Proiektua gauzatzen hasitakoan, diruz lagundutako ekintzaren baten benetako gastuak 15.000,00 euroko muga gainditzen badu, nahiz eta gastua onetsi zenean zenbatekoa txikiagoa izan, hiru eskaintza aurkeztu beharko dira.

d) Eskatzailea udala bada, eskaerarekin batera behar bezala zigilatutako eta sinatutako udal ziurtagiri bat aurkeztu beharko da. Ziurtagiri horrek egiaztatu beharko du udalak turismo bulegoa edo turismo informazioko gunea duela eta dagozkion zerbitzuak eman dituela azken bost urteetatik gutxienez lautan.

Zer behar dut?

  • BAKQ

    Ziurtagiri elektronikoa

Egoitza elektronikoa

Izapidetu