TR-Solicitud a la convocatoria de ayudas extraordinarias para hacer frente a los gastos de actividad originados por el COVID-19 en el sector comercial alaves - egoitza
COVID-19ak Arabako merkataritza sektorean 2020ko ekitaldian sortutako jarduera gastuei aurre egiteko ezohiko laguntzak eskatzea
Epeak
2021eko martxoaren 11ik apirilaren 9ra arte
Aurkeztu beharreko agiriak
- a) Ekonomia jardueren gaineko zergaren alta inprimakia, deialdi honetako 3.2 artikuluan aipatutako epigrafeetako batean, gutxienez.
- b) Aurrekontu lagungarria kalkulatzeko ziurtagiriak..
- a, b, c eta d apartatuetako gastuen kasuan, fakturak, kuotak edo banku karguak aurkeztu beharko dira, zenbatekoa, kontzeptua eta aldia egiaztatu ahal izateko.
- e, f eta g apartatuei dagozkien gastuen kasuan, dagozkien aurrekontuak edo fakturak aurkeztu beharko dira.
- c) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindako egiaztagiria, laguntza eskatu aurreko 365 egunean izandako batez besteko plantillari buruzkoa (erakunde eskatzailearen kotizazio kontu guztiak barne).
- d) Eskatzailearen jarduera memoria (zein merkataritza edo zerbitzu sektoretakoa den, lokalaren kokapen fisikoa, negozioaren ibilbidea, etab.) eta dirulaguntzaren xede diren jarduen memoria (aurkeztutako gastuen azalpena).
- e) Dirulaguntza honetarako eskatutako jardueretarako beste diru sarrera batzuk lortu eta/edo eskatu badira, diru sarrera horien edo eskaeraren justifikazioa aurkeztu beharko da.
ABISUA
Laguntza hau Egoitza elektronikoaren bidez izapidetzeko behar den dokumentazioa sartzeko, banan-banan egin daiteke, edo dokumentazio hori ZIP fitxategi konprimitu batean bateratuz.
Azken aukera hori hautatuz gero, tipologiaren arabera multzokatu beharko dira dokumentuak, fitxategi konprimitu berean fakturen dokumentazioa beste dokumentazio-mota batekin ez nahasteko, eta behar adina ZIP fitxategi igo beharko dira, Egoitza elektronikoak dokumentazioa bidaltzeko dituen mugak kontuan hartuta: gehienez 10 Mb-ko tamaina fitxategi bakoitzeko eta gehienez 30 Mb-ko tamaina komunikazio bakoitzeko.
Informazio gehiago
Zer behar dut?
BakQ
Ziurtagiri elektronikoa
Egoitza elektronikoaren bidez aurkeztea