COVID-19ak Arabako merkataritza sektorean 2020ko ekitaldian sortutako jarduera gastuei aurre egiteko ezohiko laguntzak eskatzea

Epeak

Itxita

2021eko martxoaren 11ik apirilaren 9ra arte

Aurkeztu beharreko agiriak

  • a) Ekonomia jardueren gaineko zergaren alta inprimakia, deialdi honetako 3.2 artikuluan aipatutako epigrafeetako batean, gutxienez.
  • b) Aurrekontu lagungarria kalkulatzeko ziurtagiriak..
    • a, b, c eta d apartatuetako gastuen kasuan, fakturak, kuotak edo banku karguak aurkeztu beharko dira, zenbatekoa, kontzeptua eta aldia egiaztatu ahal izateko.
    • e, f eta g apartatuei dagozkien gastuen kasuan, dagozkien aurrekontuak edo fakturak aurkeztu beharko dira.
  • c) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindako egiaztagiria, laguntza eskatu aurreko 365 egunean izandako batez besteko plantillari buruzkoa  (erakunde eskatzailearen kotizazio kontu guztiak barne). 
  • d) Eskatzailearen jarduera memoria (zein merkataritza edo zerbitzu sektoretakoa den, lokalaren kokapen fisikoa, negozioaren ibilbidea, etab.) eta dirulaguntzaren xede diren jarduen memoria (aurkeztutako gastuen azalpena).
  • e) Dirulaguntza honetarako eskatutako jardueretarako beste diru sarrera batzuk lortu eta/edo eskatu badira, diru sarrera horien edo eskaeraren justifikazioa aurkeztu beharko da.
ABISUA

Laguntza hau Egoitza elektronikoaren bidez izapidetzeko behar den dokumentazioa sartzeko, banan-banan egin daiteke, edo dokumentazio hori ZIP fitxategi konprimitu batean bateratuz.

Azken aukera hori hautatuz gero, tipologiaren arabera multzokatu beharko dira dokumentuak, fitxategi konprimitu berean fakturen dokumentazioa beste dokumentazio-mota batekin ez nahasteko, eta behar adina ZIP fitxategi igo beharko dira, Egoitza elektronikoak dokumentazioa bidaltzeko dituen mugak kontuan hartuta: gehienez 10 Mb-ko tamaina fitxategi bakoitzeko eta gehienez 30 Mb-ko tamaina komunikazio bakoitzeko.

Informazio gehiago

JEZ epigrafeak ikusi

Zer behar dut?

  • BakQ

    Ziurtagiri elektronikoa 

Egoitza elektronikoaren bidez aurkeztea