COVID-19ak turismo sektoreko ETE eta autonomoei eragindako inbertsioei aurre egiteko ezohiko laguntzen deialdiaren eskabidea

Epeak

Itxita

2022ko maiatzaren 19tik ekainaren 3ra arte

Aurkeztu beharreko agiriak

a) Eskatzailearen jarduera memoria (lokalaren kokapen fisikoa, jardueraren xedea, etab.) eta dirulaguntzaren xede diren inbertsioen memoria (inbertsioen beharra eta nola aurreikusten den hobe dezaketela eskatzailearen lehiakortasuna).

b) Lana egingo duen edo egin duen kanpoko profesionalaren edo hornitzailearen eskaintzaren fotokopia (proformako edo behin betiko fakturak, kanpoko aurrekontua edo, halakorik balego, kontratu sinatua).

c) Laguntzen xede diren inbertsio/jarduketei dagozkien eskaintzen eta/edo aurrekontuen eta/edo fakturen fotokopia. Aurkeztutako inbertsio/jarduera batek kontratu txikien muga gainditzen badu (40.000,00 euro obretarako eta 15.000,00 euro gainerakoetarako), ondasuna sartu baino lehen eskatutako 3 eskaintzen fotokopiak erantsi beharko dira, eta zer eskaintza hautatu den eta zergatik azaldu beharko da.

 

Gainera eskatzailea turismo arloko enpresa bat bada, eskabidearekin batera, informazio honen fotokopia ere aurkeztu beharko da:

  • Sozietatearen eraketa eskriturak.
  • IFZ

Eta eskatzailea autonomoa bada, eskabidearekin batera, honako informazio honen fotokopia ere aurkeztu beharko da:

  • NANa
  • Ekonomia jardueren gaineko zergan gauzatzen duten turismo jarduerari dagokion epigrafean izena eman izanaren alta inprimakia

Zer behar dut?

  • BakQ

    Ziurtagiri elektronikoa

Egoitza elektronikoaren bitartez egin daiteke erregistroa.