Energia jasangarritasunerako ekintzak bultzatzeko LAGUNTZA-ESKAERA. 2021-2022ko deialdia

Epeak

Itxita

2021eko apirilaren 8tik maiatzaren 7ko 14:30era arte. 

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Erakunde eskatzailearen datuak (izena, IFZ, helbidea, telefonoa, e-maila…)
  • Harremanetarako pertsonaren datuak (e-maila, izen-abizenak, sexua, kargua, telefonoa...) 
  • Ekintzaren izenburua, guztirako aurrekontua, eskatutako dirulaguntza.
  • Eskatzailea udala bada, alkateak sinatu behar du; kontzejua bada, errejidore-lehendakariak.

Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko ziurtagiriak (III. Eranskineko eredua erabiltzea gomendatzen da).

  • Eskatutako ekintza egitea onartzeko osoko bilkurak, administrazio batzarrak edo auzokoen batzarrak hartutako erabakiaren egiaztagiria eta aurrekontuan diru erabilgarri dagoelako egiaztagiria.
  • Beste erakunde batzuei xede berarekin dirulaguntza eskatu zaien edo ez eta, baiezkoan, eskuratu den edo ez agerrarazten duen ziurtagiria. Erakundea eta zenbatekoa zehaztu beharko dira.
  • Orube edo eraikinen bat okupatu edo erabili behar izanez gero, hura udal planeamenduko araudiarekin bat datorrela eta higiezina edo orubea baliagarri dagoela egiaztatzen duen agiria, udaleko alkateak eta/edo toki erakundeko lehendakariak ontzat emandakoa.

Azalpen memoria

  • Proiektuaren deskripzioa, egungo egoerari buruzko memoria eta zer egiteko asmoa dagoen adierazten duen proposamena. Jarduketa justifikatzeko kalkuluak.
  • Lanen programa, kronograma, burutzapen epealdia, aurreikusten diren hasiera eguna eta amaiera eguna. — Aurreikusitako inbertsioaren energia aurrezpenaren eta efizientziaren justifikazioa.
  • Jarduketak berrikuntza dakarrela alegatuz gero, horren justifikazioa; energia aurrezteko eta energia efizientzia hobetzeko planean proposatutako ekintzaren aipamena.
  • Toki erakundeko biztanle kopurua, sexuaren arabera bereizita, eta datuaren iturria.

Aurrekontua

  • Aurrekontua, partidaka xehatuta eta banakatuta.
  • Urteko zenbatekoen banaketa.
  • Finantzaketa plana.
  • Aurrekontuan erabilgarri dagoen kopurua. Eskatutako beste dirulaguntza batzuk (erakundea, zenbatekoa).
  • Kontratu txikietan, esleipenak oinarritzat hartutako eskaintza ekonomikoak. Eskaera egiteko unean ez badago eskaintzarik, gastua justifikatzeko unean aurkeztu beharko dira.

 

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri elektronikoa izatea nahitaezkoa da.  

    Behin aurkeztu beharreko dokumentazio guztia bilduta, laguntza-eskaera eta FEDE EMAILEAK EDO IDAZKARIAK SINATUTAKO erantzukizunpeko adierazpena barne, Izapidetu botoiaren bitartez, zure espedientea aukeratu behar duzu, eta dokumentu bakoitza elektronikoki erantsi, dokumentu mota zehaztuz.

Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke izapidea.