Energia jasangarritasunerako ekintzak bultzatzeko LAGUNTZA-ESKAERA. 2023ko deialdia

Epeak

Itxita

2023ko otsailaren 23tik martxoaren 22ra, biak barne. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Aurkeztutako dokumentazioa eta jatorrizkoa bat datozela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena, idazkariak edo fede emaileak sinatuta.

Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko ziurtagiriak 

  • Eskatutako ekintza egitea onartzeko osoko bilkurak, administrazio batzarrak edo auzokoen batzarrak hartutako erabakiaren egiaztagiria eta aurrekontuan diru erabilgarri dagoelako egiaztagiria.
  • Beste erakunde batzuei xede berarekin dirulaguntza eskatu zaien edo ez eta, baiezkoan, eskuratu den edo ez agerrarazten duen ziurtagiria. Erakundea eta zenbatekoa zehaztu beharko dira.
  • Orube edo eraikinen bat okupatu edo erabili behar izanez gero, hura udal planeamenduko araudiarekin bat datorrela eta higiezina edo orubea baliagarri dagoela egiaztatzen duen agiria, udaleko alkateak eta/edo toki erakundeko lehendakariak ontzat emandakoa.

Azalpen memoria

  • Proiektuaren deskripzioa, egungo egoerari buruzko memoria eta zer egiteko asmoa dagoen adierazten duen proposamena. Jarduketa justifikatzeko kalkuluak.
  • Lanen programa, kronograma, burutzapen epealdia, aurreikusten diren hasiera eguna eta amaiera eguna. — Aurreikusitako inbertsioaren energia aurrezpenaren eta efizientziaren justifikazioa.
  • Aurreikusitako inbertsioaren energia aurrezpenaren eta eraginkortasunaren justifikazioa.
  • Energia produkzioko instalazioak eskatu dituen toki erakundearen kontsumo elektrikoa adieraztea faktura bidez.
  • Toki erakundeko biztanle kopurua, sexuaren arabera bereizita, eta datuaren iturria.

Aurrekontua

  • Aurrekontua, partidaka xehatuta eta banakatuta.
  • Finantzaketa plana.
  • Aurrekontuan erabilgarri dagoen kopurua.
  • Eskatutako beste dirulaguntza batzuk (erakundea, zenbatekoa).
  • Kontratu txikietan, esleipenak oinarritzat hartutako eskaintza ekonomikoak. Eskaera egiteko unean ez badago eskaintzarik, gastua justifikatzeko unean aurkeztu beharko dira.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri elektronikoa izatea nahitaezkoa da.  

Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke izapidea.