Energia jasangarritasunerako ekintzak bultzatzeko LAGUNTZA-ESKAERA. 2022ko deialdia

Epeak

Itxita

2022ko urriaren 6tik azaroaren 6ra, biak barne. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko ziurtagiriak 

  • Eskatutako ekintza egitea onartzeko osoko bilkurak, administrazio batzarrak edo auzokoen batzarrak hartutako erabakiaren egiaztagiria eta aurrekontuan diru erabilgarri dagoelako egiaztagiria.
  • Beste erakunde batzuei xede berarekin dirulaguntza eskatu zaien edo ez eta, baiezkoan, eskuratu den edo ez agerrarazten duen ziurtagiria. Erakundea eta zenbatekoa zehaztu beharko dira.
  • Orube edo eraikinen bat okupatu edo erabili behar izanez gero, hura udal planeamenduko araudiarekin bat datorrela eta higiezina edo orubea baliagarri dagoela egiaztatzen duen agiria, udaleko alkateak eta/edo toki erakundeko lehendakariak ontzat emandakoa.

Azalpen memoria

  • Proiektuaren deskripzioa, egungo egoerari buruzko memoria eta zer egiteko asmoa dagoen adierazten duen proposamena. Jarduketa justifikatzeko kalkuluak.
  • Lanen programa, kronograma, burutzapen epealdia, aurreikusten diren hasiera eguna eta amaiera eguna. — Aurreikusitako inbertsioaren energia aurrezpenaren eta efizientziaren justifikazioa.

  • Aurreikusitako inbertsioaren energia aurrezpenaren eta eraginkortasunaren justifikazioa.

  • Energia produkzioko instalazioak eskatu dituen toki erakundearen kontsumo elektrikoa adieraztea faktura bidez.

  • Toki erakundeko biztanle kopurua, sexuaren arabera bereizita, eta datuaren iturria.

Aurrekontua

  • Aurrekontua, partidaka xehatuta eta banakatuta.
  • Finantzaketa plana.
  • Aurrekontuan erabilgarri dagoen kopurua. Eskatutako beste dirulaguntza batzuk (erakundea, zenbatekoa).
  • Kontratu txikietan, esleipenak oinarritzat hartutako eskaintza ekonomikoak. Eskaera egiteko unean ez badago eskaintzarik, gastua justifikatzeko unean aurkeztu beharko dira.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri elektronikoa izatea nahitaezkoa da.  

Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke izapidea.