Museoen alorreko jarduerak egiteko diru laguntzak eskatzea

Epeak

Itxita

2022ko uztailaren 1era arte, egun hori barne

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

1. Jardueraren proiektua, banan-banan hauen gaineko azalpenak emanez:

Garatu beharreko jardueren deskribapena, lortu nahi diren helburuak argi adierazita.

Aurkeztutako ekimenak kudeatzeko dauden baliabideak: giza baliabideak, baliabide materialak eta azpiegiturak.

2. Erakundearen ibilbidea jasotzen duen agiria, non elkartearen ibilbidean egindako jarduerak, ekimenak edo garatutako proiektuak eta abar azaltzen diren, eta noiz egin diren adierazten duten datak. TM·91  2.- Erakundearen ibilbidea jasotzen duen agiria, non elkarteak bere ibilbide guztian egindako kultura jarduera, ekimen edo proiektuak eta abar azaltzen diren, datak jasota.

3. Jarduer(ar)en aurrekontu xehatua, eta azalduz beste erakunde edo entitate publiko edo pribatuei egindako laguntza eskaerak eta entitatearen beraren ekarpenak.

Dirulaguntza jasotzen duen entitateak hizkuntzaren eta irudien erabilera ez sexista bermatu behar du egindako agiri guztietan, 4/2005 Legea betez.

Informazio gehiago

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan ezarritakoa betez, eskatzaileek nahitaez aurkeztu behar dute telematikoki izapide espezifikoaren bidez, egoitza elektronikoaren bidez

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala

Egoitza Elektronikoa