ERMITAK kontserbatzeko eta/edo zaharberritzeko dirulaguntzak eskatzea

Epeak

Itxita

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Erakundeko organo eskudunak laguntza programatuak eskatzeko hartutako erabakiaren ziurtapena (erabaki hori eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik hartua izan behar da).

  2. Egin beharreko esku-hartzearen deskribapena: proiektua edo azalpen memoria. Agiri horiek arkitekturako titulu ofiziala duten profesionalek egin beharko dituzte.

  3. Esku-hartzearen diru sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.

  4. Proiektua idazteari, obra zuzendaritzari, gauzatze materialaren zuzendaritzari eta segurtasunaren eta osasunaren koordinazioari dagozkien ordainsarien aurrekontua.

  5. Jabetza edo erabilera-eskubidea egiaztatzen duen agiria.

  6. Aplikatzekoa den araudiaren araberako nahitaezko administrazio lizentziak eskuratu izana egiaztatzen duen agiria, bai eta egin nahi den esku hartzea gauzatzeko lizentzia horien indarraldia egiaztatzen duena ere. 


Baldintzak

  • Higiezinak babestutak eta/edo katalogatuak izatea.
  • Esku-hartzeak 2024ko urtarrilaren 1a baino geroago hasiak izan beharko dira, eta amaituta egon beharko dute 2024ko abenduaren 29rako.
  • Toki erakundeak ondasunen titularrak izan beharko dira edo, bestela, haiek erabiltzeko eskubidea izan 5 urtez gutxienez deialdi hau ALHAOn argitaratzen den egunetik aurrera.
  • Erakunde eskatzaileek ezin izango dute eskaera bat baino gehiago aurkeztu modalitate bakoitzeko.

Diruz lagun daitekeen zenbatekoa

  • Dirulaguntzak ez du inola gaindituko 60.000 euroko kopurua eskatzaile bakoitzeko.
  • Kultura eta Kirol Sailaren ekarpena ez da inbertsioa egin ondoren guztira izan den kostuaren %80 baino handiagoa izango.

Informazio gehiago

Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzua

Probintzia plaza, 5-4. solairua

01001 Gasteiz

Telefonoa: 945 18 18 71

E-mailapatrimonio-ha@araba.eus 

Zer behar dut?

    • BAKQ
    • Ziurtagiri digitala

Egoitza elektronikoan dagoen formularioa.

Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke.