Familia ugariaren titulua eskatzea

Epeak

Irekita

Urte guztian zehar dago eskuragarri, bai informazioa eskatzeko, bai egokitasuna aintzatesteko.

Aurkeztu beharreko agiriak

Familia ugariaren tituluarentzako hitzordua eskatzeko, agiri hauek aurkeztu behar dira:

Honako dokumentuen kopiak, jatorrizkoarekin batera, horiek egiaztatu ahal izateko.

  • NANa

    • Familia unitateko kideren batek nazionalitate espainiarra ez badu, honako hau aurkeztu beharko du:

      • ESPAINIAKO LEGE-EGOITZA, pasaportea edo indarrean dagoen herrialdeko NANa barne, Europar Batasuneko kide diren herrialdeetako edo Europako Esparru Ekonomikoaren Akordioko kideentzako ziurtagiriak.

  • Familia liburua, zeinean jasota egon behar baitira familia unitatea osatzen duten seme-alaba guztiak, edo hala badagokio, familia liburuan jasota ez dauden seme-alaben jaiotzaren banakako erregistro ziurtagiria.

  • Aurreko ahaidearen edo ahaideen errolda ziurtagiri eguneratua, etxebizitzan bizi diren pertsona guztiak jasotzen dituen zerrendarekin.

Berariazko beste agiri batzuk, dagokionaren arabera:

  • 21 urte baino gehiagokoek, matrikulatutako ikasketa zentroak edo erakundeak emandako ikasketa ziurtagiria eta aurreko ekitaldiko zerga-informazioa.

  • Tutoretza, familia harrera iraunkorra edo adopzio helburuetarako zaintza inguruabarrak direnean, hura eratzen duen ebazpen judizialaren edo administrazioko ebazpenaren kopia.

  • Familia unitatea osatzen duten pertsonetariko batek % 33 edo gehiagoko desgaitasuna aitortuta edukiz gero, indarrean dagoen desgaitasun mailaren aitorpena egiaztatzen duen agiria.

  • Gurasoetako bat edo biak zenduz gero, heriotza ziurtagiria edo heriotzaren aitorpen judiziala.

  • Ezkontza deuseztapena, banaketa judiziala edo dibortzioa izanez gero: Gurasoen eta seme-alaben arteko neurrien hitzarmen arautzailea onesten duen ebazpen judizialaren kopia.

  • Guraso biek aldi berean familia ugariaren aintzatespena eskatu baldin badute: akordioa, zeinean zehaztuko baita bi gurasoetako zein izango den familia ugariaren agiriaren titularra lehenengo urtean eta, hala badagokio, zer maiztasunekin txandakatu nahi duten titulartasuna. Guraso bien artean akordiorik ez baldin badago, familia ugariaren agiria emateko garaian seme-alabak zein gurasorekin dauden erroldatuta egiaztatuko da, eta harentzako emango da agiria. BETIERE, agiriaren indarraldia urtebetekoa eta txandakakoa izango da, inoiz ez aldi berekoa.

Agiri horiek aurkezten ez badituzu, ezin izango da zure espedientea behar bezala izapidetu.

- Informazio eta gizarte arretarako bulegoa

San Prudentzio kalea, 30 – 01005 Gasteiz

- Eskatzailearen etxebizitzari dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

 

Familia ugariaren titulu berria eskatzea

 

 

Familia ugariaren titulua berritzea