Egoitza unitate sozio-sanitarioa eskatzea

Epeak

Irekita

Urte osoan zehar eska daiteke. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Osasun eta/edo gizarte zerbitzuetako profesionalek irizpide teknikoak aplikatu ondoren eskari prozedura hasiko dute eta agiri hauek aurkeztuko dituzte:

  • Egoitza Unitate Soziosanitariora sartzeko balorazio eskaria medikuen, erizaintza zaintzen eta gizarte balorazioekin.

  • Arabako Lurralde Historioko egoitza unitate soziosanitariora sartzeko sinatutako baimen informatua.

  • Ordezkariaren edo erreferentziazko pertsonaren datuak.

  • Egitatezko zaintzaren zinpeko deklarazioa, egitatezko zaintzaile gisa jarduten duen pertsona bat baldin badago. 

  • Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari emandako baimena.

  • Banku kontuaren identifikazio fitxa.

  • NANaren edo AIZren (atzerritarrek) fotokopia, eskatzailearena eta/edo bere legezko ordezkariarena, ebazpen judizialarekin batera, edo egitatezko zaintzaile gisa jarduten duenarena.

  • Osakidetzako osasun txartelaren fotokopia.

  • Aseguru pribatuak edo beste erakunde batzuk direnean, sinatutako baimena aurkeztu beharko dute, eta horren bidez baimena emango dute eskatzaileak unitatean arreta jasotzeko, eta Osakidetzan modulu sanitarioa ordaintzeko konpromisoa adieraziko dute.

  • Eskaria aurkezten den unean Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta dagoenaren udal ziurtagiria, Gasteizen, Laudion eta Amurrion erroldatuta daudenak izan ezik.