Bidaiariak autobusez garraiatzeko zerbitzu publikorako baimena (VD) edo osasun garraiorako baimena eskualdatzea

Izapidetu

Epeak

Irekita

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Lineako eskaera, titular berriak bete behar duena.
  • Titularrak sinatutako esanbidezko uko egitea, titular berriaren alde.
  • Tasa ordaindu izanaren agiria (zenbat ibilgailu, hainbat agiri).
  • Nortasun juridikoaren egiaztagiria:
    • Atzerriko pertsona fisikoa: iraupen luzeko egoitza baimena edo aldi baterako egoitza eta lan baimena, eta indarrean dagoen identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ).
    • Pertsona juridikoa:
      • Nortasun juridiko propio eta independentea izatearen egiaztagiria.
      • Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistro publikoan inskribatu izanaren egiaztagiria.
      • Irabazi asmoa egiaztatzen duten eta garraio publikoa sozietatearen helburuetako bat dela egiaztatzen duten eskriturak edo agiriak.
  • Arabako Lurralde Historikoan helbide bat izatea eta bertan, Lurreko Garraioaren Ikuskaritza Zerbitzuen eskura jartzeko asmoz, kudeaketa eta funtzionamenduari buruzko dokumentuak gordetzea egiaztatzen duen agiria.
  • Helbide eta sinadura elektronikoa eta beharrezko ekipamendu informatikoa edukitzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, erantsitako ereduarekin bat.
  • Zergapekoen Erroldan –dagokion epigrafean– alta eman izanaren ziurtagiria.
  • Arabako Foru Aldundiarekiko eta estatuarekiko zerga betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.
  • Gizarte Segurantzaren araubidean egotearen ziurtagiria eta Gizarte Segurantzarekiko kuotak eta bestelako zorrak egunean izatearen ziurtagiria.
  • Baimenari adskribatutako ibilgailu guztiak hemendik aurrera erabili ahal izatea egiaztatzen duen dokumentazioa:
    • Jabetza araubidean edo finantza errentamenduan bada: zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa.
    • Errentamendu arruntean bada: errentamendu kontratua.

 

VD baimenen kasuan:

  • Garraio kudeatzailearen dokumentazioa: Enpresan % 15 edo handiagoko partizipazioa duen bazkidea bada, bere portzentajea egiaztatzen duten dokumentuak.
  • Hala badagokio, finantza ahalmena egiaztatzea

 

VS baimenen kasuan:

  • 20.000 biztanletik gorako herrietan, jendaurrean zabalik dagoen lokal bat edukitzearen egiaztagiria; lokala baimenean agertzen den helbidean egongo da, eta aldez aurretik lokalak irekitzeari buruzko lege baldintzak bete beharko dira.
  • Arreta eguneko 24 orduetan emateko, datuak laguntza baliabideei komunikatu eta transmititzeko eta ibilgailuen kokapen geografikoa jakiteko baliabideak eta teknologia edukitzea egiaztatu beharko da.
  • Espainian matrikulatutako 5 ibilgailu (gutxienez) edukitzea, dagozkion IATa eta ziurtagiri tekniko-sanitarioak indarrean egotea, eta ibilgailu horien antzinatasuna 10 urtetik gorakoa ez izatea egiaztatzen duen dokumentazioa:
  • Erantzukizun zibileko asegurua, garraioan izandako kalteak ordain ditzakeena, gutxienez 50 milioi eurorainokoa.
  • ISO 9001 ziurtagiria, UNE 179002:2008 arauak ezarritako baldintzen arabera.
  • Honako hau egiaztatzea: zuzendaritza eraginkor eta iraunkorra bere gain har dezakeen pertsona batek, gutxienez, Osasun Garraioaren Kudeaketaren goi mailako ikastaroa egin izana egiaztatzen duen ziurtagiria edo gaiari lotutako goi mailako titulu bat eduki behar du.

Informazio gehiago

Izapidetze elektronikoan, enpresak baimena eman dezake Arabako Foru Aldundiak beste administrazio batzuek dituzten datuak kontsulta ditzan, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatze aldera.

Baimena emanez gero, hauek bakarrik aurkeztu behar ditu:

  • Helbide eta sinadura elektronikoaren erantzukizunpeko adierazpena.
  • Ibilgailuen errentamendu kontratuak, errentamendu arruntean edukiz gero.
  • Dagokion erregistro publikoan inskribatu izanaren egiaztagiria (Merkataritza Erregistroan inskribatuta ez badago).
  • Aseguruak, hala badagokio.
  • Ziurtagiri soziosanitarioak, lokala, eskatzen den teknologia eta zuzendaritza benetan betetzen duen pertsonak titulua edukitzea egiaztatzen duen dokumentazioa, VS baimenen kasuan.
  • Hala badagokio, kudeatzaileak enpresan % 15eko partizipazioa edo hortik goragokoa duela egiaztatzen duen dokumentazioa, eta finantza ahalmena egiaztatzen duena, VD baimenen kasuan.

Eskaera izapidetzeko, lehendabizi ibilgailuko indarrean dagoen tasa ordaindu behar da.

Zerga Administrazioko Estatu Agentzian, Foru Ogasunean eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian kontsulta eginda emaitza negatiboa bada, eskatzaileak zorra geroratu, zatitu edo eten egin dela egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko du, izapidearekin jarraitzeko.

 

Argibide gehiago

Izapidetu