MDP edo MDL motako baimen bati atxikitako ibilgailu guztiak salgaien garraio publikorako beste baimen batera pasatzea

Izapidetu

Epeak

Irekita

Urte osoan

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Tasa ordaindu izanaren agiria.
  • Transmititutako ibilgailu guztiak adskribatuta zituen garraio baimenaren titularrak ziurtagiri digitalaren bidez sinatutako uko egiteko idazkia.
  • Zergapekoen Erroldan –dagokion epigrafean– alta eman izanaren ziurtagiria.
  • Arabako Foru Aldundiarekiko eta estatuarekiko zerga betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.
  • Gizarte Segurantzaren araubidean egotearen ziurtagiria eta Gizarte Segurantzarekiko kuotak eta bestelako zorrak egunean izatearen ziurtagiria.
  • Baimenari adskribatutako ibilgailu guztiak hemendik aurrera erabili ahal izatea egiaztatzen duen dokumentazioa:
    • Jabetza araubidean edo finantza errentamenduan bada: zirkulazio baimena. 3,5 tonatik gorako GMBa duten ibilgailuen kasuan, hirugarren batenak baziren, erosketaren faktura, titulartasuna aldatzeko ziurtagiria Trafikora bidali ahal izateko.
    • Errentamendu arruntean bada: errentamendu kontratua.

MDP motako baimenen kasuan, gainera:

  • Hala badagokio, finantza ahalmenaren egiaztagiria, honako dokumentu hauekin:
    • Pertsona juridikoa bada, kapitalaren eta erreserben batura eskatzen den zenbatekoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa (informazio hori Merkataritza Erregistroan jasota ez badago).
    • Enpresaburu indibiduala bada, ibilgailuen antzinatasuna –lehenengo matrikula kontuan hartuta– 12 urtetik gorakoa ez dela egiaztatzen duen dokumentazioa:
      • Jabetza araubidean edo finantza errentamenduan erabiltzen badu: zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa.
      • Errentamendu arruntean bada: errentamendu kontratua, gutxienez 24 hilabeterakoa.

Pertsona juridikoak eskatutako zenbatekoa osatzen duen kapital eta erreserbarik ez duenean edo pertsona fisikoak 12 urte baino gutxiagoko ibilgailurik ez duenean, dokumentu bi hauetako bat aurkez dezake:

  • Finantza entitate edo aseguru entitate batek enpresaren hartzekodunen aurrean behar den zenbatekoaren neurrian berme emaile solidario gisa diharduela egiaztatzen duen agiria.
  • Enpresak finantza entitate batetik eskatzen den zenbatekorainoko kreditua jaso dezakeela egiaztatzen duen agiria.
Tasen ordainketa

 

Informazio gehiago

Izapidetze elektronikoan, enpresak baimena eman dezake Arabako Foru Aldundiak beste administrazio batzuek dituzten datuak kontsulta ditzan, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatze aldera.

Baimena emanez gero, hauek bakarrik aurkeztu behar ditu:

  • Transmititutako ibilgailu guztiak adskribatuta zituen garraio baimenaren titularrak ziurtagiri digitalaren bidez sinatutako uko egiteko idazkia.
  • 3,5 tonatik gorako GMBa duten ibilgailuen kasuan, hirugarren batenak baziren, erosketaren faktura.
  • Ibilgailuen errentamendu kontratuak, errentamendu arruntean edukiz gero.

Salgaien garraio publikorako baimen bati adskribatuta zeuden ibilgailu guztiak transmititzen direnean eta titularrak aldi berean baimenari uko egiten dionean, ez da eskatzen flotaren batez besteko antzinatasunak, ibilgailu berriak gehitu eta gero, lehengo antzinatasuna gainditzea.

Espedientea izapidetzeko, enpresa titularrak garraio arloan administrazio bidea amaitu eta gero eska daitezkeen zehapenak ordaindu dituen egiaztatuko du Foru Aldundiak.

Zerga Administrazioko Estatu Agentzian, Foru Ogasunean eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian kontsulta eginda emaitza negatiboa bada, eskatzaileak zorra geroratu, zatitu edo eten egin dela egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko du, izapidearekin jarraitzeko.

Argibide gehiago

Izapidetu