Turismo sektoreko ETE eta autonomoei inbertsioak egiteko laguntzen deialdiaren eskabidea

Epeak

Itxita

2023ko maiatzaren 25etik ekainaren 22ra arte.

Aurkeztu beharreko agiriak

a) Eskatzailearen jarduera memoria eta dirulaguntzaren xede diren inbertsioen memoria.

b) Laguntzak eskatzen diren inbertsio/jarduketei dagozkien eskaintzak eta/edo aurrekontuak eta/edo fakturak. Aurkeztutako inbertsio edo jarduketetako batek kontratu txiki gisa ezarritako mugak gainditzen baditu (40.000,00 euro obretarako eta 15.000,00 euro gainerakoetarako), eskatutako 3 eskaintzen fotokopia aurkeztu beharko da ondasuna sartu aurretik, aukeratutako eskaintza eta aukeratzeko arrazoiak adierazita.

Gainera eskatzailea turismo arloko enpresa bat bada, eskabidearekin batera, informazio hau ere aurkeztu beharko da:

  • Sozietatearen eraketa eskriturak
  • IFZ

Eta eskatzailea autonomoa bada, eskabidearekin batera, honako informazio hau ere aurkeztu beharko da:

  • NANa
  • Ekonomia jardueren gaineko zergan gauzatzen duten turismo jarduerari dagokion epigrafean izena eman izanaren alta inprimakia

Zer behar dut?

Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke erregistroa.