Udalerriei udalerri barruko garraioa finantzatzeko laguntzaren eskaera

Izapidetu

Epeak

Irekita

2024/03/23 - 2024/04/22

2024ko martxoaren 23tik apirilaren 22ra, biak barne. 

Aurkeztu beharreko agiriak

a) Linearen trazaduraren udalerri barruko garraio zerbitzuaren ezaugarri nagusien konfigurazioaren aurreikuspenari buruzko azalpen memoria, ibilbidearen deskribapen xehatua, zerbitzua emateko modua, maiztasunak, kobratutako tasak... jasotzen dituena. Memoriak aztertu beharko du eskatutako linearen bidez estali beharreko premia, bai eta egun dagoen garraio publikoaren estaldurarik eza ere.

b) Ibilbideari buruz aurreikusitako zenbakizko adierazleak; haien artean, lau aldagai hauek aipatuko dira berariaz: joan-etorri kopurua, erabiltzaile kopurua ibilbideko, ibilbidea osatzen duten kilometro kopurua eta ibilbide linea berean konektatutako gune kopurua. Azken hiru adierazleak kontuan hartuko dira dirulaguntzak emateko jasotako eskaeren lehentasun ordena ezartzerakoan.

Gainera, zerbitzuaren iraupena (astetan) eta linearen asteko ibilbideen kopurua zehaztu beharko dira. Adierazle horiek berariaz zehaztuko dira eskaera orrian, egoitza elektronikoan.

c) Aurrekontu ekonomiko xehatua, dirulaguntzaren xede den jarduera gauzatzean aurreikus daitezkeen gastuen eta diru sarreren kontzeptu guztiak banakatuta.  

Ibilbide edo bidaiatzat hartzen dira bidaiariekin egindako ibilbidea eskariaren jatorritik norabide, egun eta ordu jakin batean, erakunde eskatzaileak egindako linearen definizioaren arabera

Zer behar dut?

  • Ziurtagiria (FNMT, eDNI, Juridica Izenpe,…)

Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke. 

Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke. 

Izapidetu