Urrutiko Laguntza Zerbitzua

Zerbitzu honek egoitza elektronikoaren erabilerarekin dituzun zalantzak argitzen lagunduko dizu. Horretarako, telefono bidezko arretarako langileek zure ekipo informatikoaren pantailan ikusten duzun informazio berbera ikusi ahal izango dute (aldez aurretik baimena eman beharko duzu espresuki.

Komunikazioko sistema seguruen bidez ematen da zerbitzua, informazioa isilpean gordetzeko.

Zerbitzua aktibatu aurretik, onartu egin beharko dituzu espresuki zure datu pertsonalak erabiltzeko eta lantzeko baldintzak.

Zure zalantzaz arduratzen diren pertsonek zure ekipo informatikoaren pantailan agertzen diren datuak baino ezin izango dituzte ikusi.

Urrutiko laguntza informatikoaren zerbitzua noiz dagoen aktibatuta jakin ahal izango duzu, eta nahi duzunean atera ahalko zara handik, aplikazioaren edo nabigatzailearen leihoa itxita.

Zerbitzuak datu pertsonalen babeserako baldintza guztiak betetzen ditu, bai eta bistaratutako informazioari buruzko isilpekotasuna bermatu ere, ezin izango baita, inola ere, informazio hori kopiatu.

Zerbitzua urtarrilaren 13ko 1/2012 Foru Aginduaren bidez araututa dago.

Laguntzarako 945 569 028 telefono zenbakira deitu ondoren, telefono bidezko arretarako langileak "Urrutiko laguntza informatikoaren zerbitzua" esteka sakatzeko eskatuko dizu.

Irakur itzazu erabilera baldintzak; ondoren, ados bazaude, sakatu "Onartu" esteka.

Telefono bidezko arretarako langileak sartzeko kode bat emango dizu, eta hori "Saioa sartu" testuaren ondoan dagoen laukian idatzi behar duzu. Jarraian, sakatu "Bidali" botoia.

Une horretatik aurrera, telefono bidezko arretarako langileak zuk zeure ordenagailuan ikusten duzun horixe bera ikusiko du.

Hauxe da urrutiko laguntza zerbitzuaren ordutegia: 08:15etik 14:30era, astelehenetik ostiralera (jaiegunak izan ezik).


Al pulsar “Aceptar”, el ciudadano o ciudadana comprende y aprueba las condiciones establecidas para el uso de este servicio de Diputación Foral de Álava

 

 

UTZI