Atzealdea

PR Centros de día para personas con enfermedad mental EUS

Gaixotasun mentala duten pertsonentzako eguneko zentroak

Autonomia beharrei arreta emateko eguneko zentroa

Gaixotasun kroniko mentala duten pertsonei banako arreta osoa eskaintzen dien zerbitzua da, egunez, aldi baterako edo betiko. Horretarako, jakintza arlo anitzeko profesionalen talde batek zenbait jarduera antolatu eta koordinatzen ditu gaikuntza arreta osoa emanda, garapen pertsonala eta soziala, autonomia eta gizarteratzea errazteko helburuz.

Gaixotasun mentala duten pertsonak, gaixotasun mental kronikoa diagnostikatuta dutenak edo gaixotasun mental larria eta iraunkorra diagnostikatuta dutenak Osakidetzan edo gaixotasun edo arazo horretatik eratorritako menpekotasun aintzatespena dutenak.

Baldintzak

  • 18 eta 64 urte bitartean izatea.
  • Egunerokotasuneko jarduerak egiteko tarteko edo goi mailako laguntza behar izatea.
  • Gizarte zerbitzuetako irismenetik eta aukeretatik kanpo ez behar izatea arreta sanitario espezializatua eta/edo iraunkorra.
  • Osakidetzan diagnostikatutako gaixotasun mental kronikoa duela egiaztatzea eta Osakidetzako Osasun Mentaleko Sarearen zentroan jarraipen medikoa eta soziala egitea.
  • Gai toxikoren batekiko mendekotasuna (alkohola edo drogaren bat) gainditzeko tratamendurik ez behar izatea, eta haiek ez kontsumitzea.
  • Bortxakeriaz ez jokatzea eta portaera nahasdura larririk ez edukitzea, hau da, zentroaren ohiko jarduna edo bertakoen elkarbizitza eragozteko arriskurik ez sortzea.
  • Koordainketa duen zerbitzua da.
  • Kasuan kasuko tratamenduari uko ez egitea, gaixotasun mental bat edo infekzio gaixotasun kutsakorra izanez gero.

GOFEren kudaketako zuzendaritza

  • 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, gizarte zerbitzuei buruzkoa.
  • 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak Artatzeari buruzkoa.
  • 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazioen eta zerbitzuen zorroari buruzkoa.
  • Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.
  • Foru Gobernu Kontseiluaren 31/2020 Foru Dekretua, irailaren 29koa. Onespena ematea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen dituen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzeari.

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 2 hilabete dokumentazio osagarraia ematen denetik. 

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Gaixotasun mentala duten pertsonentzako eguneko zentroak eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi