Atzealdea

PR Centros residenciales para personas con enfermedad mental. Viviendas con apoyos EUS

Gaixotasun mentala duten pertsonentzako egoitza zentroak. Laguntzadun etxebizitzak

Gaixotasun mentala duten pertsonak eta etengabeko ikuskapena behar ez dutenak artatzen dituzten intentsitate ertaineko baliabideak dira, gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuan daude eta.

Egunean zehar, zerbitzu honetatik kanpo eskaintzen diren trebakuntza eta garapen pertsonalerako jardueretan parte hartzen dute.

Zerbitzu horietan zaintzaileak egoten dira erabiltzaileak bertan dauden orduetan.

Gaixotasun mental kronikoa diagnostikatuta dutenak edo gaixotasun mental larria eta iraunkorra diagnostikatuta dutenak Osakidetzan edo gaixotasun edo arazo horretatik eratorritako menpekotasun aintzatespena dutenak. Gainera, honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Aldizkako laguntza, mugatua edo handia behar dutenak.
  • Egoera psikopatologiko egonkorra dutenak eta ez daudenak krisi psikiatrikoko egoeran.
  • Baliabidearen irismenetik eta aukeretatik kanpo ez dute behar osasun mentaleko arreta espezializaturik eta iraunkorrik.
  •  Kasuan kasuko tratamenduari uko ez egitea, gaixotasun mental bat eta/edo infekzio gaixotasun kutsakorra izanez gero.

GOFEren kudeaketako zuzendaritza

  • 12/2008 LEGEA, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

  • 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazioen eta zerbitzuen zorroari buruzkoa.

  • 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak Artatzeari buruzkoa. EAO, 299. zk., 2006-12-15.

  • Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.

  • 4161/2014 iragarkian akatsa zuzentzea, honi buruzkoa: Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa,  mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek emanez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura.

  • Diputatuen Kontseiluaren 56/2016 Foru Dekretua, abuztuaren 3koa, uztailaren 22ko 36/2014 Foru Dekretua aldatzen duena, zeinek arautu zuen mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.

  • Diputatuen Kontseiluaren 50/2014 Foru Dekretua, urriaren 7koa, uztailaren 22ko 36/2014 Foru Dekretua aldatzen duena, zeinek arautu zuen mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.

  • Diputatuen Kontseiluaren 58/2014 Foru Dekretua, azaroaren 11koa, uztailaren 22ko 36/2014 Foru Dekretuaren zenbait xedapen aldatzen dituena; dekretu horrek arautu zuen mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.

  • Diputatuen Kontseiluaren 42/2015 Foru Dekretua, uztailaren 21ekoa, uztailaren 22ko 36/2014 Foru Dekretua aldatzen duena, zeinek arautu zuen mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.

  • Foru Gobernu Kontseiluaren 31/2020 Foru Dekretua, irailaren 29koa. Onespena ematea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen dituen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzeari.

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: Hiru hilabete eta erdi, mendekotasun egoera aitortzen den ebazpen egunetik aurrera. 

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Gaixotasun mentala duten pertsonentzako egoitza zentroak eskatzea. Laguntzadun etxebizitzak

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi