Atzealdea

PR Unidad residencial socio-sanitaria EUS

Egoitza unitate sozio-sanitarioa

Aldi baterako laguntza zerbitzua da, eta horren bitartez zaintza asko behar dituzten pertsonei arreta eman nahi zaie, besteak beste ospitalean alta klinikoa jaso dutenei baina, arrazoi soziosanitarioak direla-eta zaintzarik jaso ezin dutenei edo gizarte zerbitzuen eta etxeko laguntza zerbitzuen sareko zentroetan mantentzeko zailak direnei, hain zuzen ere ospitaleratzeak behar ez dituzten baina zaintza asko behar dituzten beharrak dituztenei.

Egoitza Unitate horretan egoteko denbora Balorazio eta Orientazio Soziosanitarioko Batzordeak zehaztuko du.

  • Bizitzaren azken garaian laguntza behar duten pertsonak eta laguntza hori etxean edo egoitza batean jaso ezin dutenak eta Zaintza Aringarrien Unitaterik behar ez dutenak.
  • Gaixondo egoeran dauden pertsonak, ospitalean egon ondoren zaintza jarraituak eta sanitarioak behar dituztenak ohiko moduan.
  • Dementzia prozesuetan dauden adinekoak, asaldura eta/edo jokaera nahasmendua dutenak eta egoitza bateko funtzionamendua larriki eragozten dutenak, etxean egon ezin direnak eta zentro psikiatriko batean egon behar ez direnak.
  • Gaixotasun infekto-kutsakorrak dituzten pertsonak eta kontrol edo isolamendu neurri bereziak dituztenak eta horiek egoitza batean jaso ezin dituztenak, eta ospitaletako unitate berezietan egon behar ez direnak.
  • Ospitaleko alta jaso ondoren gizarteko arazoak direla-eta etxera bueltatu ezin diren pertsonak.
  • Gizarte eta osasun arloetako beharrizan handiak dituzten pertsona batzuk, ospitalean sartu behar ez badira.

Gainera, honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Hamazortzi (18) urte beteta izatea.
  • Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea.
  • Osasun eta gizarte arloko Balorazio eta Orientazio Batzordeak emandako aldeko txostena izatea.

  • Osakidetzako onuraduna izatea, eta ez baldin bada aseguru pribatua edo beste erakunde bateko asegurua izatea, pertsona horrek baimena izateko unitatean arreta jasotzeko; aseguruak finantzatuko ditu jasotako osasun arretako kostuak.

GOFEren kudeaketako zuzendaritza

  • 32/2015 Foru Dekretua, ekainaren 2ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, Arabako Lurralde Historikoko Egoitza Unitate Soziosanitariorako sarbidea arautzen da. ALHAO, 67. zk., 2015eko ekainaren 5ekoa.
  • Foru Gobernu Kontseiluaren 31/2020 Foru Dekretua, irailaren 29koa. Onespena ematea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen dituen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzeari.

Ebazteko eta jakinarazteko epea: Hilabete, eskaera jasotzen denetik. 

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Egoitza unitate sozio-sanitarioa eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi