null
Atzealdea

Centro de ensayo: renovación por modificación de datos eu

Entsegu zentroa: txartela aldatzea datuak aldatu direlako

Izapidetu

Epeak

Irekita

Gehienez, hilabete, datuak aldatzeko arrazoia gertatzen denetik aurrera.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera orria beteta eta sinatuta.
  • Lehengo txartela.
  • Datuak aldatu direla egiaztatzen duen agiria, Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailak aldez aurretik onartua
  • Eskatzailearen eta zentroaren arduradunaren edo teknikariaren NANa, ANTa edo IFK.
  • Zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duela adierazten duen egiaztagiria.
  • Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren baimena.
  • Langile teknikoen prestakuntza egiaztagiria, zentroak kalibrazioa egiten badu.
  • Kudeaketa sistemaren edo ekoizpen adostasunaren egiaztagiria.
  • Ordezkari edo ahalordedunaren bidez jarduten badu, hori egiaztatzen duen agiria
  • Tasa ordaindu izanaren agiria.

Tasen ordainketa

Informazio gehiago

Eskaera izapidetzeko, lehenik tasa ordaindu behar da.

Txartela Arabako Foru Aldundiaren Mugikortasun eta Garraio Zerbitzuan jaso daiteke edo eskaeran adierazitako helbidera bidali.

Txartelak Arabako Foru Aldundiari itzuliko zaizkio entsegu zentroaren baimena kentzen edo indargabetzen denean, arduradun teknikoa edo haren teknikariren desgaitzen denean edo zentroan zerbitzua emateari uzten diotenean, edo edozein arrazoi dela-eta jarduera gelditzen denean.

Txartel berriak aurrekoaren denbora bererako balioa izango du.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala

Izapide elektronikoa bakarrik ahal da egin.

Izapidetu