null
Atzealdea

Empresa: sustitución por robo, pérdida, deterioro o mal funcionamiento eu

Enpresa: beste txartel bat ematea aurrekoa lapurtu, galdu, hondatu edo gaizki dabilelako

Izapidetu

Epeak

Irekita

7 egun gehienez, aurreko txartela lapurtu, galdu, hondatu edo gaizki dabilelako.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera orria beteta eta sinatuta.
  • NANa, ANTa edo IFK
  • Zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duela egiaztatzea.
  • Dirulaguntza arrazoitzea:
    • Lapurketaren salaketa
    • Txartela galtzearen, hondatzearen edo gaizki ibiltzearen zinpeko aitorpena
  • Aurreko txartela, gaizki dabilenean edo hondatu denean.
  • Ibilgailuak alokatuta badaude, horien alokairu kontratuak. 
  • Enpresa ez bada garraio baimenaren titularra, gidabaimena aurkeztu behar du, titulartasunean edo errentan duen eta, aldi berean, takografoa txertaturik duen ibilgailu batena.
  • Ordezkapenaren edo ahalordearen egiaztapena, hala dagokionean.
  • Tasa ordaindu izanaren agiria. 

Tasen ordainketa

Informazio gehiago

Izapidetze elektronikoan, enpresak baimena eman dezake Arabako Foru Aldundiak beste administrazio batzuek dituzten datuak kontsultatzeko, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatze aldera. Baimena ematen badu, hauek aurkeztu behar dira bakarrik:

  • Aurreko txartela, gaizki dabilenean edo hondatu denean.

  • Arrazoiaren egiaztagiria:

    • Lapurketaren salaketa

    • Txartela galtzearen, hondatzearen edo gaizki ibiltzearen zinpeko aitorpena

  • Ibilgailuak alokatuta badaude, horien alokairu kontratuak. 

  • Ordezkapenaren edo ahalordearen egiaztapena, aldez aurretik jasota ez bada.

Eskaera izapidetzeko, lehenik tasa ordaindu behar da

(eskaera txartela gaizki dabilelako egiten denean izan ezik).

 

Txartela Arabako Foru Aldundiaren Mugikortasun eta Garraio Zerbitzuan jaso daiteke edo eskaeran adierazitako helbidera bidali.

Enpresak ibilgailu takografodunen titularra edo errentaria izateari uzten badio, emandako enpresa txartelak itzuli behar dizkio Arabako Foru Aldundiari.

Txartel berriak aurrekoaren denbora bererako balioa izango du.

Txartelek 5 urterako balio dute.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala

Izapide elektronikoa bakarrik ahal da egin.

Izapidetu