null
Atzealdea

TR Convocatoria pública de cuatro becas de investigación en residencia en el Museo Vasco de Arte Contemporáneo Artium y en el Museo de Bellas Artes de Álava

Artium Arte Garaikideko Euskal Museoan eta Arabako Arte Ederren Museoan egonaldian garatzeko lau ikerketa beka eskatzea

Epeak

Itxita

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabideak paperez aurkeztu beharko dira, eranskinean argitaratzen den ereduari lotuta eta laugarren oinarrian eskatzen diren agiriekin batera.

Informazio gehiago

Bekak lortzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

  • Espainiako herritartasuna, Europar Batasuneko estatu kideren bateko herritartasuna edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Hitzarmena sinatu duten estaturen bateko herritartasuna izatea, eta Arabako Lurralde Historikoko nahiz Trebiñuko Konderriko zeinahi herritan erroldatuta egotea oinarriak ALHAOn argitaratzen diren egunean.
  • Lizentziadunaren tituluaren edo goi-mailako tituluren baten jabe izatea, Arte Ederretan, Artearen Historian, Humanitateetan, Dokumentazioan eta/edo garatu behar den proiektuari lotutako jakintza arloren batean.
  • Atzerrian lortutako tituluek, edo titulartasun pribatua duten ikastegietakoek, baliozkotuta edo onartuta egon behar dute, bai eta bekak ematen diren unean erabateko ondorio zibila eduki ere.

Kontaktua:

Museo eta Arkeologia Zerbitzua

Probintzia plaza, 5-4. solairua

01001 Vitoria- Gasteiz

Telefonoa: 945 18 18 18 / Luzapena: 56157 (Sara González de Aspuru)

 emaila: sglaspuru@araba.eus

Arabako Foru Aldundia - Erregistro Orokorra

Probintzia plaza, 5

01001 Vitoria-Gasteiz

Itundutako erregistroak