369 eredua. Balio erantsiaren gaineko zerga. Subjektu pasibo ez diren pertsonei zerbitzuak ematen dizkieten eta ondasunen urrutiko salmentak eta ondasunen barne emate jakin batzuk egiten dituzten subjektu pasiboei aplikatu beharreko araubide berezien autolikidazioa.

Izapidetu

Epeak

Irekita

369 eredua likidazioaldiaren (hiruhilekoa edo hila, kasuan kasukoa) ondoko hileko lehen hogeita bost egun naturaletan aurkeztu behar da, uztailekoa izan ezik, hori irailaren 10era arte aurkeztu ahal izango da eta.

  • Batasuneko araubidea: Hiruhilekoa

  • Inportazio araubidea: Hilekoa

Informazio gehiago

369 eredua (“Balio erantsiaren gaineko zerga. Subjektu pasibo ez diren pertsonei zerbitzuak ematen dizkieten eta ondasunen urrutiko salmentak eta ondasunen barne emate jakin batzuk egiten dituzten subjektu pasiboei aplikatu beharreko araubide berezien autolikidazioa”) honako hauek aurkeztu behar dute, are aitorpenaldian beste araubide batzuk aplikatu beharreko ondasun ematea edo zerbitzuak egin badira ere:

a) Hiruhileko natural bakoitzean autolikidazioa aurkeztu behar dute Europar Batasunaren barruko ondasunen urrutiko salmentei, Batasuneko estatu baten barruan interfaze elektronikoen bidez egiten diren ondasun emateei eta egoitza Batasunean (kontsumo estatuan ez beste batean) duten subjektu pasiboek (identifikazio estatua Espainia izanez gero) egindako zerbitzuei aplikatzen zaien araubide bereziari heldutako enpresariek eta profesionalek.

b) Hilabete natural bakoitzeko autolikidazio bat aurkeztu beharko dute hirugarren lurraldeetatik edo herrialdeetatik inportatutako ondasunen urrutiko salmentei aplikatzen zaie araubide bereziari heldutako enpresariek eta profesionalek, baldin eta bitartekaririk izendatu ez badute eta beren identifikazio estatua Espainia bada.

c) Hilabete natural bakoitzeko autolikidazio bat aurkeztu beharko dute jarduten duten enpresaburu edo profesional bakoitzeko egoitza zergaren aplikazio lurraldean duten bitartekariek, baldin eta hirugarren lurraldeetatik edo herrialdeetatik inportatutako ondasunen urrutiko salmenten araubide bereziari heldutako enpresarien edo profesionalen kontura jarduten badute eta beren identifikazio estatua Espainia bada.

Autolikidazio horretan honako hauek jaso beharko dira:

  • Zerbitzu prestazioak, egoitza Batasunean baina araubide berezi honi atxikitako enpresaburu edo profesionalarena ez den beste estatu kide batean duten eta enpresaburu edo profesional izaerarik izan ez arren hala dihardutenei egindakoak, beti ere prestazioak enpresaburuak edo profesionalak egoitza ez duen estatu kide batean egiten badira.

Zerbitzu prestazioak enpresaburuaren egoitzako estatu kidean edo BEZaren ondorioetarako ezarrita dagoen estatu batean badaude, prestazio horiek dagokion herrialdean deklaratu beharko dira BEZaren araubide orokorraren arabera, eta ez OSS araubidearen arabera.

  • Europar Batasunaren barruko ondasunen urruneko salmentak, subjektu pasiboa erregistratzen den estatu kidean egiten direnak barne, bai eta BEZaren ondorioetarako ezarrita dagoen beste estatu kide batean egiten direnak ere.

  • 150 euroko balioa gainditzen ez duten ondasun inportatuen urruneko salmentak, zerga berezien kargapeko ondasunak salbu.

369 eredua aurkeztera behartuta egongo dira, aitorpen aldian dagozkien araubideek estalitako zerbitzu prestazio edo ondasun ematerik egin ez arren. “X” jarri beharko dute “Jarduerarik gabeko aitorpena” izeneko 90 laukian.

 

Araudia:

Zer behar dut?

  • BAKQ

    Ziurtagiri digitala

Egoitza Elektronikoaren bidez

Izapidetu