Nire Karpeta atalari buruzko ohiko galderak

Nire Karpeta AFAk diseinatutako espazio digital bat da. Bertan, zure datu pertsonalen osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen duten jarduketa elektroniko seguruen bidez, komunikazio eta abisuen profilean emandako zure datuetara sar zaitezke, bai eta eragiten dizuten espedienteen eta eskatu dituzun zerbitzuen izapideen eta izapidetze egoeraren jarraipenera ere, baita interesdun zaren edo foru administrazio honetan ordezkari gisa agertzen zaren prozedurekin lotutako jakinarazpen eta komunikazioetara ere. Aurkeztutako prozedurak abiarazteko eskaerak eta ereduak ere eskura ditzakezu

Web nabigatzailea duen edozein gailutatik sar daiteke Nire Karpetan, ordenagailua, tableta edo telefonoa izan. 

Nire Karpetako informazioa hainbat iturri eta sailetatik lortzen da. Erakunde bakoitza da erabiltzen dituen datuen arduraduna, eta administratzaileek zehaztutako eguneratze politika propioak ditu. Nire Karpetak informazio horren bitartekari gisa jarduten du.

Ordezkatzen duzun pertsona, enpresa edo erakunde baten informazioa Nire Karpetaren bidez eskuratu nahi baduzu, ziurtagiri elektroniko bat erabili behar duzu, behar bezala identifikatzeko. Nire karpetan horretarako gaitutako ataletan, egindako izapideak ikusi ahal izango dituzu, bai eta erregistratuta zauden prozedurekin lotutako dokumentu elektronikoak ere. Horietan daude zehaztuta zein izapide eta jarduketa egin dezakezun AFAren aurrean dagokion organoaren ordezkari izanik.  Hauek dira horretarako gaitutako atalak: Nire espedienteak, Nire aurkezpenak eta Nire postontzia.

Honako zerbitzu hauek kontsultatu ahal izango dituzu:

 

Nire profila

Atal berri honetan erregistratuta ez bazaude, Nire karpetara sartzean, BETI eskatuko dizu erregistratzeko, baina posible da EZ EGITEA eta Nire karpetaren hasierako orrian erregistratu gabe sartzea. Atal honen barruan zaudenean, datuak bete ditzakezu, erregistratzeko, edo aurretik dauden datuak alda ditzakezu.


Nire espedienteak

Atal honetan, zure espedienteen zerrenda ikus dezakezu, bai eta prozedura jakinen espedienteak ikusi ahal izateko baimena eman dizuten pertsonenak ere. Zerrendaren bidez espedientearen xehetasunetara sar zaitezke. Espedientearen xehetasunetan, haren oinarrizko datuak, identifikazioa, aurkeztutako dokumentuak (elektronikoki hasi bazen) eta izapidetze historia ikus ditzakezu. Espediente horri DOKUMENTAZIOA ERANSTEko zerbitzuan ere sar zaitezke. Aukera hori ez duzu erabilgarri izango ITXITA dagoen espediente bat bada.


Nire baimenak

Egoitza zaharreko Nire baimenduak eta Nire baimenak ataletarako eremu komun bat konfiguratu da, baina baimen eredua sistema zaharrekoa izango da, eboluzionatu arte. Atal honetan, baimenak kudea ditzakezu, egoitzan izapideak egitean beste pertsona edo erakunde baten izenean jarduteko.

Nire aurkezpenak

Atal honetan, aurrez aurre zein elektronikoki aurkeztu dituzun erregistroen zerrendara sar zaitezke.


Nire postontzia

Zerbitzu honen bidez, AFAk erabiltzaileen eskura jarritako jakinarazpen eta komunikazio elektronikoak kontsulta ditzakezu.


Nire zirriborroak

Laster, hurrengo bertsioetan.


Nire ordainketak

Laster, hurrengo bertsioetan.

Baliteke espedientea oraindik Nire Karpetan sartuta ez dagoen izapidetze tresna batekin kudeatzen aritzea, edo izapide horretan interesdun edo ordezkari gisa erregistratuta ez egotea. Halakoetan, izapidearen ardura duen organoarekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu. Xehetasun gehiago behar izanez gero, organo horren informazioa egoitza elektronikoan dago eskuragarri.

Nire Karpeta harremanetarako zure datuez baino ez da arduratzen; datu horiek tresnan erregistratzean ematen dituzu. Zure profilean sartuz zuzen ditzakezu zure datuak. Gainera, Nire Karpetak zure espedienteen izapidetze egoera erakusten du.

Datuetan akatsen bat antzematen baduzu, ardura duen organoari jakinarazi behar diozu, eguneratu ditzan, administrazioaren egintzetan datu okerrak erreferentzia gisa erabiltzea saihesteko. Ardura duen organoarekin harremanetan jartzeko informazioa eskuragarri dago izapidearen xehetasunetan, egoitza elektronikoaren Izapideen gidan.

Organo horrekin komunikatzeko bitartekorik ez baduzu, laguntza teknikoko taldearekin jar zaitezke harremanetan, eta zure iruzkina helaraziko dugu. Hala ere, datuak zuzendu edo eguneratzea datu horiek tratatzen diren prozeduraren arduradunaren esku egongo da.