"Araba Digitaliza” 2020 laguntza onartzea eta justifikatzea

Epeak

Itxita

 

2021/12/29ra arte: gastuen % 30 egin izanaren justifikazioa.

2021/05/03ra arte: azkeneko dokumentazioa.

Aurkeztu beharreko agiriak

Justifikazio dokumentazioa egoitza elektronikoaren bidez eransteko, egoitzan identifikatu behar da eta "Nire espedienteak" atalean sartu.

Dirulaguntzaren lehenengo zatia, hau da, onartutako dirulaguntzaren ehuneko 30, ebazpena onetsitakoan eta erakunde onuradunak onarpena aurkeztutakoan ordainduko da, justifikatu beharreko aurrerakin gisa.

Ehuneko 30aren aurrerakinaren ordainketa justifikatutzat jotzeko eta dirulaguntzaren % 60a ordaintzeko, 2020ko abenduaren 29a (egun hori barne) baino lehenago aurkeztu beharko da COVID-19 (Araba Digitaliza) laguntza deialdiaren 13.3 artikuluan zehazten den dokumentazioa, zeina diruz lagundutako gastuen % 30arena, behintzat, baita eta zeina ondoren laburbiltzen baita:

  • Onarpen-eredua

  • Justifikazio eredua

  • Memoria.

  • Gastuen taula

  • Hiru eskaintza eta justifikazio txostena, 15.000 euroko edo hortik gorako gastuetarako

  • Fakturak eta haiek ordaindu izana.

  • Beste laguntza batzuen eskaerak/ebazpenak, egoten badira.

  • Barne gastuak onetsi badira, honako hauek ere sartu beharko dira:

    • Barne gastuen taula.

    • 6. artikulua betetzearen erantzukizunpeko adierazpena.

    • Ordutegien parteak.

    • Urteko lanaldia.

    • Nominak eta ordainketak.

    • KLOak (Gizarte Segurantza) eta ordainketak.

    • LIZ.

 

Dirulaguntza justifikatutzat jotzeko eta dirulaguntzaren gainerako % 10a ordaintzeko, 2021eko maiatzaren 3a (egun hori barne) baino lehenago entregatu beharko da gainerako dokumentazioa.

 

Ordainketak azkartzeko, jarritako epe mugak baino lehenago aurkeztu ahal izango da eskatutako dokumentazioa.


Informazio gehiago

Izapide honekin zerikusia duen gorabehera teknikoren bat gertatuz gero, Aldundi Digitaleko Erabiltzaileei Laguntzeko Zentrora jo dezakezu, mezu elektroniko bat bidaliz diputaciondigital@araba.eus helbidera.

945 569 028 telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era, jaiegunetan izan ezik.

Deialdiarekin lotutako beste edozein kontsulta egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Ekonomia Garapenaren Zerbitzuarekin, digitaliza@araba.eus helbide elektronikoaren bidez.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri elektronikoa. 

Izapide hau Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke.