null PR Convocatoria de subvenciones a federaciones deportivas alavesas y asociaciones de federaciones deportivas, para el fomento del euskera 2021 EUS

Arabako kirol federazioetarako eta kirol federazioen elkarteetarako dirulaguntza deialdia, 2021ean euskara sustatzeko

Deialdiaren xedea da laguntzak ematea Arabako kirol federazioei eta Arabako Kirol Federazioen Elkarteari, beren erakundeetako soldatapeko langileek euskara ikas dezaten sustatzeko.

  • Arabako kirol federazioak.
  • Kirol federazioen elkarteak, egoitza soziala Araban badute.

Eskaerak balorazio batzordeak aztertuko ditu. Batzordeburua Kirol Zerbitzuaren zuzendaria izango da.

2021eko deialdiaren oinarriak

50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-konkurrentziaren araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokorrak onartzen dituena.

7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokor arautzaileen aldaketa onartzen duena.

11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko diru-laguntzei buruzkoa.

Organo eskudunak, balorazio-batzordeak proposatuta, dagokion ebazpena emango du, deialdia ALHAOn argitaratu eta gehienez ere sei hilabeteko epean.

Gehieneko epea igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek ulertu ahal izango dute eskabidea ezetsi egin dela.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Arabako kirol federazioetarako eta kirol federazioen elkarteetarako dirulaguntza deialdia eskatzea, euskara sustatzeko

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi