null Autorización de arranque de viñedo -eus

Mahastia erauzteko baimena

Mahastia erauzi baino lehenago, erauzteko baimena eskatu beharko da.

Arabako Lurralde Historikoko Mahastizaintzaren Erregistroan mahastizaintzaren arloan kanpaina bakoitzean egiten diren lanen eta kudeaketa jarduketen ondorioz gertatzen diren inskripzioak eta aldaketak idazten dira. Kanpaina esaten zaio urte bateko abuztuaren 1etik hurrengo urteko uztailaren 31ra arteko aldiari.

Mahastia erauztea hauxe da: mahatsondoak landatuta dauden lursaileko andui guztiak kentzea.

Mahastia erauzteko ez da ezinbestekoa Administrazioaren baimena lortzea; aitzitik, erauzketaren amaieraren berri eman behar da mahastizaintza kanpainaren barruan.

Urte osoan egin daitezke izapideak. Hala ere, kanpaina naturalaren barruan birlandaketarako erabili ahal izateko, indarreko kanpainako martxoaren 31rako aurkeztu behar da.

 

Mahastizaina

Mahastizaintza eta enologia zerbitzua 

Diputatuen Kontseiluaren 109/1998 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, zeinaren bidez onartzen baita zein araudiri egokitu behar zaizkion eragiketak Foru Aldundiaren Mahastizaintza Erregistroko edozein atal guztiz edo partez aldatzea badakarte.

51/2002 Foru Dekretua, urriaren 8koa, Diputatuen Kontseiluarena, Mahastiak landatzeari eta birlandatzeari, mahasti landaketako eskubideen erreserbari eta Arabako Mahastien Erregistroari buruzko arauak ezartzen dituena.

1244/2008 Errege Dekretua, uztailaren 18, mahastizaintzaren potentziala arautzen duena.

Ebazpena eta jakinarazpena egieko gehinezko epea: 6 hilabete

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Mahastia erauzteko baimenaren eskaera

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi