Gizarte eraldaketarako hezkuntzako proiektuetarako dirulaguntza deialdia - egoitza
Gizarte eraldaketarako hezkuntzako proiektuetarako dirulaguntza deialdia. Deialdi hori irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeentzako da eta dirulaguntza nori eman lehiaketa bidez ebatziko da. 2023ko ekitaldia
Deialdiaren xedea da elkarte sarea indartzea eta dirulaguntzak ematea, norgehiagoka bidez; izan ere, laguntzen helburua da genero ikuspegidun gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuei babesa ematea, garapen bidean dauden herrialdeen errealitatea eta herrialde aberatsekiko desberdintasun egoera iraunarazten duten kausak ezagutzeko. Proiektu horiek Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean eginak izan beharko dira, Gasteizko udalerrian garatutakoak alde batera utzita.
Irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeentzako
Berdintasunaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza
Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun zerbitzua
Diputatu nagusiaren 470/2022 Foru Dekretua, abenduaren 28koa. 2023ko ekitaldian irabazteko xederik gabeko elkarteek eta entitateek gizarte eraldaketarako hezkuntzako proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdia onartzea. Dirulaguntzak norgehiagoka araubidean emango dira
Foru Gobernu Kontseiluaren 23/2020 Foru Dekretua, uztailaren 21 koa. Onespena ematea Diputatu Nagusiaren Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrei
Ebazteko eta jakinarazteko epea: 6 hilabete
Administrazio isiltasunaren ondorioak: negatiboa
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Genero ikuspegidun gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuak finantzatzeko eskaera | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |