2025eko deialdi publikoa, garapenaren nahasmenduak dituzten edo izateko arriskua duten 0-6 urteko adingabeentzako banakako laguntza ekonomikoak emateko. - egoitza
2026ko deialdi publikoa, garapenaren nahasmenduak dituzten edo izateko arriskua duten 0-6 urteko adingabeentzako banakako laguntza ekonomikoak emateko.
Garapen-arazoak dituzten edo Gasteiztik 35 kilometro baino gehiagora bizi diren 0-6 urte bitarteko adingabeentzako laguntzak, Gobernu Kontseiluaren uztailaren 20ko 32/2021 Foru Dekretuaren bidez onartutako oinarri arautzaileekin bat etorriz.
- 0-6 urte izatea.
- Benetako bizilekua Gasteiztik 35 kilometro baino gehiagora izatea.
- Arabako Lurralde Historikoko udalerrietan erroldatuta egotea eskaera egin baino lehenago, eta erroldatuta egoten jarraitzea espedientea izapidetzen den bitartean. Bestela, Trebiñuko enklabeari buruzko esparru akordioa garatzeko lankidetza hitzarmenaren arabera, adinekoen, desgaitasunen bat duten pertsonen eta mendekotasuna duten pertsonen gizarteratzeari eta haientzako gizarte arretari dagokienez, Trebiñuko enklabeko edozein udalerritan erroldatuta egotea, gutxienez, urtebetez, etenik gabe, eskaera egin baino lehen, eta erroldatuta jarraitzea espedientea izapidetzen den bitartean.
- Tratamendua Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Erregistro eta Ikuskaritza Zerbitzuak baimendutako erakunde batean egitea, salbu eta esku-hartzea 2020ko otsailaren 1a baino lehen hasi bada, edo, gertutasunagatik, tratamendu hori beste probintzia edo autonomia-erkidego batean egin behar bada, Arabako Lurralde Historikoan ez baitago bizilekutik 35 kilometro baino gutxiagora dagoen zentro baimendurik.
- Garapenaren nahasmenduak izatea edo izateko arriskua izatea, baldin hala baloratu badu organo eskudunak, Diputatuen Kontseiluaren uztailaren 22ko 36/2014 Foru Dekretuaren I. tituluko III
Desgaitasuna duten pertsonen Arloko Zuzendariordetza Teknikoa
2026ko deialdi publikoa, garapenaren nahasmenduak dituzten edo izateko arriskua duten 0-6 urteko adingabeentzako banakako laguntza ekonomikoak emateko.
Foru Gobernu Kontseiluaren 32/2021 Foru dekretua, uztailaren 20koa. Onespena ematea desgaitasuna duten pertsonen eta garapen nahasmenduak dituzten 0 eta 6 urte bitarteko adingabeen autonomia bultzatzeko banakako laguntzak arautzeko oinarri orokorrei.
Ebazpena, gehienez ere, hiru hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko zaio eskatzaileari, eskaera jaso eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Epe zenbaketa horretarako, ez da kontuan hartuko espedientea etenda dagoen denbora, baldin eta etete horren arrazoiak eskatzaileari badagozkio.
Epe horretan berariazko ebazpenik ematen ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Garapen nahasmenduak dituzten edo izateko arriskua duten 0-6 urte bitarteko adingabeentzako laguntza eskatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
