GGA azterketa egiteko izena ematea

Epeak

Itxita

Hasierako kualifikazioaren prestakuntza ikastaroa bukatu ondoren, GGA lortu nahi dutenek azterketa bat gainditu beharko dute ikastaroa bukatu eta gehienez urtebeteko epean. 

Arabako 2023ko deialdien egutegia


  • Lehenengo deialdia: 2023ko otsailaren 3an, ostirala.
    • Izen ematea: 2022ko abenduaren 30etik 2023ko urtarrilaren 20ra
  • Bigarren deialdia: 2023ko martxoaren 31an, ostirala.
    • Izen ematea: 2023ko otsailaren 27tik martxoaren 17ra
  • Hirugarren deialdia: 2023ko ekainaren 2an, ostirala.
    • Izen ematea: 2023ko apirilaren 27tik maiatzaren 19ra
  • Laugarren deialdia: 2023ko uztailaren 14an, ostirala.
    • Izen ematea: 2023ko ekainaren 12tik ekainaren 30era
  • Bosgarren deialdia: 2023ko irailaren 29an, ostirala.
    • Izen ematea: 2023ko abuztuaren 28tik irailaren 15era
  • Seigarren deialdia: 2023ko azaroaren 24an, ostirala.
    • Izen ematea: 2023ko urriaren 20tik azaroaren 10era

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Indarrean dagoen NANa, pasaportea edo AIZ.
  • Ohiko bizilekua Espainian izatea egiaztatzen duen dokumentua.
  • Hasierako kualifikazio ikastaroa gainditu izanaren egiaztagiria.
  • Tasa ordaindu izanaren ordainagiria.
Tasen ordainketa

Informazio gehiago

Azterketa egiteko izen emateak, oro har, hasierako prestakuntza ikastaroak irakasteko zentro baimenduek eta autoeskolek izapidetzen dituzte.

Azterketan aurkezteko ez da beharrezkoa kategoria horretako gidabaimena izatea.

Eskabidea izapidetzeko lehenik eta behin indarrean dagoen tasa ordaindu behar da.

Izena emateko epea bukatu ondoren, Arabako Foru Aldundiak GGAri eskainitako webgune atalean argitaratuko du onartutako pertsonen behin-behineko zerrenda, eta bost egun balioduneko epea emango du erreklamazioak aurkezteko.

Ebatzi ondoren, behin betiko zerrenda argitaratuko da.

Halaber, azterketak zuzendu ondoren, epaimahaiak, baliabide beraren bitartez, probaren behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu. Hautagaiek bost egun balioduneko epea izango dute alegazioak aurkezteko.

Behin betiko emaitzak Mugikortasun eta Garraio zuzendariaren ebazpen bidez onartuko dira, eta ALHAOn argitaratuko da.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala

Izapide elektronikoa bakarrik ahal da egin.