Kultura ekimenak gauzatzeko dirulaguntzak eskatzea - egoitza
Arabako eta Trebiñuko enklabeko udalek eta kuadrillek eurek sustatutako kultura ekimenak gauza ditzaten, 2025eko ekitaldian
Epeak
2025eko urtarrilaren 13tik 31ra.
Aurkeztu beharreko agiriak
Eskaerekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
-
Kultura programaren proiektua, balioespen irizpideak osatzen dituzten alderdi guztiak jasotzen dituena (oinarri hauetako bederatzigarren artikulua, II. eranskinean garatua).
-
Diru sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.
Ezinbestekoa izango da eskaerari erantsita proiektua eta aurrekontua aurkeztea oinarri hauetan ezarritako epean eta moduan. Ez badira proiektua eta aurrekontua aurkezten eskaerarekin batera, ez da izapidea onartuko.
Administrazio agiriak:
-
Egiaztagiri bat, entitatearen organo eskudunak eskaera baimentzeko eta gastuaren zati bat finantzatzeko hartutako erabakiarena, zeina eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen hartua izan beharko baita.
Hainbat udalek edo kuadrillak batera aurkeztutako eskaerei dagokienez, programan parte hartzen duten udal guzti-guztiek erantsi behar dute egiaztagiri hori.
-
Era berean, udalen talde batek aurkeztutako eskaeren kasuan, taldearen ordezkari gisa jarduten duen pertsonari edo entitateari emandako ahalordea egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
-
Hala badagokio, inplikatutako eragileek programa gauzatzen parte hartzen dutela egiaztatzen duen gutuna edo adierazpena.
Informazio gehiago
Kultura Ekintza Zerbitzua
Probintzia plaza, 5-3. 01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 18 18
Zer behar dut?
BAKQ
Ziurtagiri digitala
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan ezarritakoa betez, entitate interesdunak, pertsona juridikoak diren aldetik, behartuta daude aurkezpen telematikoa egitera, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen izapide espezifikoaren.