410 eredua: Kreditu erakundeetako gordailuen gaineko zergaren konturako ordainketaren autolikidazioa - egoitza
410 eredua: Kreditu erakundeetako gordailuen gaineko zergaren konturako ordainketaren autolikidazioa
Epeak
Uneko zergaldi bakoitzeko uztailaren 1etik 31ra bitartean, biak barne.
410 ereduaren ondoriozko zerga zorra bankuan helbideratuta ordaindu nahi izanez gero, eredua uneko zergaldiko uztailaren 1a eta 25a bitartean (egun horiek barne) aurkeztu behar da.
Informazio gehiago
Arabako Foru Aldundiak ordainaraziko du kreditu erakundeetako gordailuen gaineko zerga, baldin eta erakundearen egoitza nagusia edo sukurtsalak, non hirugarrenen funtsak gordetzen diren, Arabako Lurralde Historikoan kokatuta badaude.
Zergaren konturako ordainketak Arabako Foru Aldundiak eskatuko ditu, adierazitako irizpidearekin bat etorriz.
Zer behar dut?
- Ziurtagiri digitala
- Ontzi jokoa
Egoitza elektronikotik egin beharreko izapidea.