Turismo sektoreko ETE eta autonomoei inbertsioak egiteko laguntzen deialdiaren eskabidea - egoitza
Turismo sektoreko ETE eta autonomoei inbertsioak egiteko laguntzen deialdiaren eskabidea
Epeak
Aurkeztu beharreko agiriak
a) Eskatzailearen jarduera memoria eta dirulaguntzaren xede diren inbertsioen memoria.
b) Laguntzak eskatzen diren inbertsio/jarduketei dagozkien eskaintzak eta/edo aurrekontuak eta/edo fakturak. Aurkeztutako inbertsio edo jarduketetako batek kontratu txiki gisa ezarritako mugak gainditzen baditu (40.000,00 euro obretarako eta 15.000,00 euro gainerakoetarako), eskatutako 3 eskaintzen fotokopia aurkeztu beharko da ondasuna sartu aurretik, aukeratutako eskaintza eta aukeratzeko arrazoiak adierazita.
Gainera eskatzailea turismo arloko enpresa bat bada, eskabidearekin batera, informazio hau ere aurkeztu beharko da:
- Sozietatearen eraketa eskriturak
- IFZ
Eta eskatzailea autonomoa bada, eskabidearekin batera, honako informazio hau ere aurkeztu beharko da:
- NANa
- Ekonomia jardueren gaineko zergan gauzatzen duten turismo jarduerari dagokion epigrafean izena eman izanaren alta inprimakia
Zer behar dut?
Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke erregistroa.