Osasun garraio publikorako baimenaren (VS) eskabidea

Izapidetu

Epeak

Irekita

Urte osoan

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Tasa ordaindu izanaren agiria.
  • Nortasun juridikoa:
    • Pertsona fisikoa: Indarrean dagoen NANa edo, atzerritarren kasuan, nortasun agiria eta iraupen luzeko egoitza baimena edo aldi baterako egoitza eta lan baimena, eta indarrean dagoen identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ).
    • Pertsona juridikoa:
      • Nortasun juridiko propio eta independentea izatearen egiaztagiria.
      • Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistro publikoan inskribatu izanaren egiaztagiria.
      • Irabazi asmoa egiaztatzen duten eta garraio publikoa sozietatearen helburuetako bat dela egiaztatzen duten eskriturak edo agiriak.
  • Helbide eta sinadura elektronikoa eta beharrezko ekipamendu informatikoa edukitzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, erantsitako ereduarekin bat.
  • Zergapekoen Erroldan –dagokion epigrafean– alta eman izanaren ziurtagiria.
  • Estatuarekiko eta AFArekiko zerga betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.
  • Gizarte Segurantzaren araubidean egotearen ziurtagiria eta Gizarte Segurantzarekiko kuotak eta bestelako zorrak egunean izatearen ziurtagiria.
  • 20.000 biztanletik gorako herrietan, jendaurrean zabalik dagoen lokal bat edukitzearen egiaztagiria; lokala baimenean agertzen den helbidean egongo da, eta aldez aurretik lokalak irekitzeari buruzko lege baldintzak bete beharko dira.
  • Arreta eguneko 24 orduetan emateko, datuak laguntza baliabideei komunikatu eta transmititzeko eta ibilgailuen kokapen geografikoa jakiteko baliabideak eta teknologia edukitzea egiaztatu beharko da.
  • Espainian matrikulatutako 5 ibilgailu (gutxienez) edukitzea, dagozkion IATa eta ziurtagiri tekniko-sanitarioak indarrean egotea, eta ibilgailu horien antzinatasuna 10 urtetik gorakoa ez izatea egiaztatzen duen dokumentazioa:
    • Jabetza araubidean edo finantza errentamenduan bada: zirkulazio baimena.
    • Errentamendu arruntean bada: errentamendu kontratua.
  • Erantzukizun zibileko asegurua, garraioan izandako kalteak ordain ditzakeena, gutxienez 50 milioi eurorainokoa.
  • ISO 9001 ziurtagiria, UNE 179002:2008 arauak ezarritako baldintzen arabera.
  •  Zuzendaritza eraginkor eta iraunkorra bere gain har dezakeen pertsona batek, gutxienez, Osasun Garraioaren Kudeaketaren goi mailako ikastaroa egin izana egiaztatzen duen ziurtagiria edo gaiari lotutako goi mailako titulu bat eduki behar du.

Tasen ordainketa

 

Informazio gehiago

Izapidetze elektronikoan, enpresak baimena eman dezake Arabako Foru Aldundiak beste administrazio batzuek dituzten datuak kontsulta ditzan, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatze aldera.

  • Baimena emanez gero, hauek bakarrik aurkeztu behar ditu:
  • Ibilgailuen errentamendu kontratuak, errentamendu arruntean edukiz gero.
  • Helbide eta sinadura elektronikoa eta beharrezko ekipamendu informatikoa edukitzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, erantsitako ereduarekin bat.
  • Ibilgailuen ziurtagiri tekniko-sanitarioak.
  • Lokala edukitzearen egiaztagiria.
  • Arreta eguneko 24 orduetan emateko eta ibilgailuen kokapen geografikoa jakiteko baliabideak eta teknologia edukitzea egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Erantzukizun zibileko asegurua.
  • ISO 9001 ziurtagiria, UNE 179002:2008 arauak ezarritako baldintzen arabera.
  • Zuzendaritzako langileek Osasun Garraioaren Kudeaketari buruzko goi mailako ikastaroa egin izana egiaztatzen duen ziurtagiria edo baliokidea edukitzea.

Eskaera izapidetzeko, lehendabizi ibilgailuko indarrean dagoen tasa ordaindu behar da.

Argibide gehiago

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala

IZAPIDETZE ELEKTRONIKOA SOILIK

Izapidetu