null PR Subvenciones para la realización de actividades deportivas "San Prudencio" eus

“San Prudentzio” kirol jarduerak egiteko diru laguntzak

Deialdiaren helburua da Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Konderrian 2018ko “San Prudentzio” kirol jarduerak antolatzeak eragindako gastuak finantzatzen laguntzea, lehiaketa bidez. Dirulaguntza horiek Diputatuen Kontseiluaren urriaren 6ko 55/2015 Foru Dekretuak xedatutakoaren baitan emango dira, zeinaren bidez onartu baitziren Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri orokorrak.

Elkarteak eta instituzioak.

Instrukzioa: Kirol Zerbitzua.

Ebazpena: Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua.

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: hiru hilabete, ALHAOn deialdia argitaratzen denetik.

Epearen barruan ez ebaztearen ondorioak: epe hori igarota esanbidezko ebazpenik hartu ez bada, interesa dutenek ulertu beharko dute eskaera ezetsi egin dela.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Toki erakundeek egindako kirol jardueretarako diru laguntzak eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi