Mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzako laguntza ekonomikoa, taxia hautazko garraiobide gisa erabil dezaten

Programa honen bidez, ohiko garraio kolektiboa erabili ezin duten eta mugitzeko zailtasun larriak dituzten pertsonen bizitza hobetu nahi da.
 
Garraioa baliatzeko laguntza aurreordainketako txartel izendun baten bidez egiten da, eta txartel horretan kargatzen da taxi zerbitzua ordezko garraiobide gisa erabili ahal izateko emandako zenbatekoa.

Arabako edozein udalerritan bizi diren eta mugitzeko zailtasun larriak dituztelako garraio publiko arrunt kolektiboa erabili ezin duten pertsonak.

Betekizunak 

  • 12 urte edo gehiago izatea.
  • Gutxienez, eskaera egin aurreko urte osoa eramatea erroldatuta Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko Konderreko udalerriren batean.
  • Ez egotea ezinduta, osasun egoerarengatik edo bestelakoengatik, ohiko etxebizitzaz bestelakoetara joateko.
  • Gutxienez ehuneko 33ko desgaitasuna eta/edo mendetasun-aitorpena aitortuta izatea, eta mugikortasun-muga bat aitortuta izatea, erregelamendu bidez ezarritako baremo espezifikoaren arabera.
  • Desgaitasun intelektuala, gaixotasun mentala edo afektazio/narriadura kognitiboa izateak, edozein kasutan, bizitza sozial autonomoa garatzeko aukera ematea.
  • Baremo ekonomikoa ez gainditzea. 

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseilua

  • 2026ko deialdi publikoa: mugikortasun urria duten pertsonei taxia garraiobide alternatibo modura erabiltzeko laguntzak. 2026ko ekitaldia

  • Foru Gobernu Kontseiluaren 55/2017 Foru Dekretua, azaroaren 28koa. Onartzea mugikortasun arazoak dituzten pertsonek ordezko garraiobide gisa taxi zerbitzua erabiltzeko laguntzak arautzen dituzten oinarri orokorrak.

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: hiru hilabete, ALHAOn deialdia argitaratzen denetik.

Epearen barruan ez ebaztearen ondorioak: epe hori igarota esanbidezko ebazpenik hartu ez bada, interesa dutenek ulertu beharko dute eskaera ezetsi egin dela.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Garraio egokituaren zerbitzua eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi