Euskarazko literatura sortzeko "Ignacio Aldecoa" beka - egoitza
Euskarazko literatura sortzeko "Ignacio Aldecoa" beka 2023
Euskarazko literatura sorkuntzarako Ignacio Aldecoa deialdiaren xedea euskarazko sortzaileei laguntza ekonomikoa ematea da, ipuin literarioaren modalitatean kalitatezko literatura lanak egin ditzaten.
Deialdian parte hartu ahal izango dute deialdia ALHAOn argitaratzen den egunean 16 urte beteta dituzten pertsona fisikoek, haien nazionalitatea eta bizilekua edozein dela ere.
1.- Eskatzaileek ezingo dituzte deialdi honetara aurkeztu aurretik edozein lehiaketa edo sariketatan saritutako ipuinak.
2.- Era berean, ezingo dute deialdi honetara aurkeztu literatura sorkuntzako beka edo dirulaguntzaren bat jaso duten ipuinak.
3.- Beka hau bateraezina da edozein erakunde publiko edo pribatuk literatura sorkuntza bultzatzeko emandako beste edozeinekin.
Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Saila.
Martxoaren 6ko 44/2023 Foru Agindua. Euskarazko literatura sortzeko “Ignacio Aldecoa” bekarako 2023ko deialdia onestea.
Foru Gobernu Kontseiluaren 50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa. Onestea Kultura eta Kirol Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Kultura eta Kirol Saileko titularrak dagokion ebazpena emango du deialdia ALHAOn argitaratu eta gehienez ere hiru hilabeteko epean.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Eskabideen aurkezpena euskarazko literatura sortzeko “Ignacio Aldecoa” bekarako | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |