Salgaiak garraiatzeko zerbitzu pribatu osagarrirako (MPC) baimenaren eskabidea

Izapidetu

Epeak

Irekita

Urte osoan

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Tasa ordaindu izanaren agiria.
  • Ekonomia jardueren gaineko zergaren epigrafe egokian –garraio publikoa ez den beste batean– alta eman izanaren egiaztagiria.
  • Posta elektronikoko helbidea.
  • Ibilgailuak erabili ahal izatea egiaztatzen duen dokumentazioa:
    • Jabetza araubidean edo finantza errentamenduan bada: zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa.
    • Errentamendu arruntean bada: errentamendu kontratua.
  • Garraioaren premia eta horren proportzionaltasuna egiaztatzen duen agiria:
    • Normalean eskuratu, fabrikatu eta saltzen dituen salgaien bolumena egiaztatzeko dokumentazioa (azken ekitaldi fiskalean izandako fakturazioa edo merkataritza arloko beste edozein agiri, datu hori froga dezakeena), baita bezero eta hornitzaileen kopurua egiaztatzen duena ere.
Tasen ordainketa

 

Informazio gehiago

Izapidetze elektronikoan, enpresak baimena eman dezake Arabako Foru Aldundiak beste administrazio batzuek dituzten datuak kontsulta ditzan, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatze aldera.

Baimena emanez gero, hauek bakarrik aurkeztu behar ditu:

  • Normalean eskuratu, fabrikatu eta saltzen dituen salgaien bolumena egiaztatzeko dokumentazioa (azken ekitaldi fiskalean izandako fakturazioa edo merkataritza arloko beste edozein agiri, datu hori froga dezakeena), baita bezero eta hornitzaileen kopurua egiaztatzen duena ere.
  • Ibilgailuen errentamendu kontratuak, errentamendu arruntean edukiz gero.
  • Posta elektronikoko helbidea.

Eskaera izapidetzeko, lehendabizi ibilgailuko indarrean dagoen tasa ordaindu behar da.

Argibide gehiago

Zer behar dut?

IZAPIDETZE ELEKTRONIKOA SOILIK

Izapidetu