Fakturen ordainketa agiriak

Epeak

Itxita

Jarduerak burutu eta gero2027ko otsailaren 15era arte

Aurkeztu beharreko agiriak

Fakturen ordainketaren agiriak. Agiri hauek onartuko dira:

  • Faktura igorri duen enpresaren zigilua duten fakturak, faktura ordaindu dela zehazten dutenak.
  • Sinatutako ziurtagiriak eta/edo fakturaren jaulkitzailearen zigilu estanpatua, fakturaren zenbakia, zenbatekoa eta ordainketaren data zehazten dituena.
  • Banku-ziurtagiriak, gutxienez ordainketaren edo transferentziaren zenbatekoa, data eta onuraduna zehazten dutenak.
  • Posta arruntez jasotako bankuko laburpenak.
  • Kontu korronteen libretak, dagozkien mugimenduekin.
  • Posta elektronikoz jasotako banku-laburpen elektronikoak edo transferentzia telematikoen aginduak.
  • Erosketa-tiketak, baldin eta horiek erabiltzean zenbatekoa ordaindu bada (merkataritza-gune mota, autobidea, bidaia-txartelak, etab.).

Zer behar dut?

    • BAK
    • BAKQ
    • Ziurtagiri digitala

Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke, "Nire espedienteak" atalean.