Zer egin dezaket Egoitza elektronikoan?

1. Argibideak eskuratu, gai hauei buruz:

Egoitza elektronikoari berari buruz (funtzionamendua, albisteak, laguntzak, araudia, onartutako ziurtagiri elektronikoak, eta abar).

Egoitza elektronikoko zerbitzuei buruz (oinarrizko deskribapena, aurkezteko epeak, beharrezko dokumentuak, eta abar).

 

2. Egoitza elektronikoaren zerbitzu telematikoak erabili, besteak beste:

Eskaerak, idazkiak eta komunikazioak aurkeztu ditzakezu; zure espedienteen egoera kontsultatu; harpidetu, eta egoitza elektronikoan pixkanaka gehitzen diren prozedura, izapide eta zerbitzuei buruzko jakinarazpen elektronikoak eskuratu.

Arabako Foru Aldundiak emandako dokumentuen egiazkotasuna eta osotasuna egiaztatu ahal izango dituzu, eta beste zenbait ekintza gauzatu, fisikoki agertu beharrik gabe.

Erabilgarri dauden zerbitzuak zenbait alderdiren arabera alda daitezke: aurkezteko epeen arabera, horiek erabiltzeko betekizunen arabera, eta abar. Unean-unean erabilgarri dauden zerbitzuak kontsulta ditzakezu Izapideen gidan.

 

 

3. Zure informazioa kudeatu, Nire karpeta atalean sartuz. Atal hauek aurkituko dituzu:

 

Nire profila

Atal berri honetan erregistratuta ez bazaude, Nire karpetara sartzean, BETI eskatuko dizu erregistratzeko, baina posible da EZ EGITEA eta Nire karpetaren hasierako orrian erregistratu gabe sartzea. Atal honen barruan zaudenean, datuak bete ditzakezu, erregistratzeko, edo aurretik dauden datuak alda ditzakezu.


Nire espedienteak

Atal honetan, zure espedienteen zerrenda ikus dezakezu, bai eta prozedura jakinen espedienteak ikusi ahal izateko baimena eman dizuten pertsonenak ere. Zerrendaren bidez espedientearen xehetasunetara sar zaitezke. Espedientearen xehetasunetan, haren oinarrizko datuak, identifikazioa, aurkeztutako dokumentuak (elektronikoki hasi bazen) eta izapidetze historia ikus ditzakezu. Espediente horri DOKUMENTAZIOA ERANSTEko zerbitzuan ere sar zaitezke. Aukera hori ez duzu erabilgarri izango ITXITA dagoen espediente bat bada.


Nire baimenak

Egoitza zaharreko Nire baimenduak eta Nire baimenak ataletarako eremu komun bat konfiguratu da, baina baimen eredua sistema zaharrekoa izango da, eboluzionatu arte. Atal honetan, baimenak kudea ditzakezu, egoitzan izapideak egitean beste pertsona edo erakunde baten izenean jarduteko.

Nire aurkezpenak

Atal honetan, aurrez aurre zein elektronikoki aurkeztu dituzun erregistroen zerrendara sar zaitezke.


Nire postontzia

Zerbitzu honen bidez, AFAk erabiltzaileen eskura jarritako jakinarazpen eta komunikazio elektronikoak kontsulta ditzakezu.


Nire zirriborroak

Laster, hurrengo bertsioetan.


Nire ordainketak

Laster, hurrengo bertsioetan.