Zer da - Arabako Foru Aldundiko Egoitza elektronikoa - egoitza
Zer da Egoitza elektronikoa?
Arabako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoa enpresak eta partikularrak Aldundiak Interneten bidez haien eskura jartzen dituen zerbitzu guztietan sartzeko bidea da.
Eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan erabil daiteke, edozein lekutan gaudela, Interneten bidez. Gainera, egindako eragiketen segurtasunik eta konfidentzialtasunik handiena bermatzen du, ziurtagiri elektronikoak eta konexio seguruak erabiliz.
AFAren egoitza elektronikoaren bitartez egindako izapideak baliozkoak dira, bertaratuta egin izan balira bezalaxe.
Egoitza elektronikoaren helburu nagusia da Arabako Foru Aldundiarekin kudeaketak egiteko beharrezkoa den denbora eta esfortzua gutxitzea, eta Administrazioaren gardentasuna eta eraginkortasuna areagotzea.