Udalek eta kuadrillek sustaturik euskararen bidez sozializatzeko programak gauza daitezen 2026ko dirulaguntzen eskaera

Izapidetu

Epeak

Irekita

2026/06/09 - 2026/07/06

2026ko ekainaren 9tik uztailaren 6ra, biak barne. 

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera, I. ERANSKINEAN argitaratzen den ereduari jarraikiz 
  • Erakundearen organo eskudunaren erabakia, baimentzen duena eskabidea aurkeztea eta gastua partez finantzatzea.
  • Diruz lagundutako jarduera edo kanpainekin (udalekuak, joko txokoak, ludotekak, gaztelekuak edo antzekoak) zuzenean lotutako zerbitzuak emango dituzten pertsona guztiek honako konpromiso hau hartzen dutela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena:
    • Batxilergoa euskaraz ikasi izana edo Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 maila edo baliokidea egiaztatu izana.
    • Euskararen bidez sozializatzeko ikastaro bat egin izana, jarduera edo kanpaina hasi aurretik.
  • Aurkeztutako ekimenak kudeatzeko dauden baliabideak: giza baliabideak, baliabide materialak eta azpiegiturak
  • Programa bakoitzaren deskribapena, II.ERANSKINEAN argitaratzen den ereduari jarraikiz
     

Zer behar dut?

  • BAK
    BAKQ
    Ziurtagiri digitala 

Izapide hau Egoitza elektronikoaren bidez soilik egin daiteke. 

Izapidetu