117 eredua. Atxikipenak eta konturako diru sarrerak/Konturako ordainketa. Errentak edo ondare-irabaziak, inbertsio kolektiboko entitateen kapitalaren edo ondarearen adierazgarri diren akzioak eta partizipazioak eskualdatzearen edo ordaintzearen ondorioz eta harpidetza eskubideak eskualdatzearen ondorioz lortuak - egoitza
117 eredua. Atxikipenak eta konturako diru sarrerak/Konturako ordainketa. Errentak edo ondare-irabaziak, inbertsio kolektiboko entitateen kapitalaren edo ondarearen adierazgarri diren akzioak eta partizipazioak eskualdatzearen edo ordaintzearen ondorioz eta harpidetza eskubideak eskualdatzearen ondorioz lortuak
Epeak
Kasuan kasuko likidazio aldiaren (hilabetekoa) ondoko hileko lehen hogeita bost egun naturaleko epean aurkeztu behar da. Salbuespenak izango dira uztailekoa eta abendukoa; izan ere, uztailekoa irailaren 10era arte aurkeztu ahal izango da, eta abendukoa, berriz, urtarrilaren 31ra arte.
Hiruhileko likidazio aldien kasuan, dagokion hiruhilekoko likidazio aldiaren ondorengo hileko lehen hogeita bost egun naturaletan, laugarren hiruhilekoa izan ezik, hura urtarrilaren 31ra arte aurkeztu ahal izango da-eta.
Aurkeztu beharreko agiriak
Erantsi behar den dokumentazio gehigarria telematikoki aurkeztuko da egoitza elektronikoan aitorpenari dagokion fitxategiarekin batera.
Informazio gehiago
Eredu hau inbertsio kolektiboko erakundeetan, inbertsio funtsetako partaidetzak eskualdatzeak sortutako ondare irabazi/galeren gaineko atxikipenak aitortu/sartzeko erabiltzen da. Eta akzioen gaineko harpidetza eskubideak eskualdatzeko.
Bankuak, akzioen entitate gordailuzainak, inbertsio kolektiboko erakundeak, funtsen sozietate kudeatzaileak eta atxiki eta sartzera derrigortuta dauden pertsona fisikoak eta juridikoak, funtsetan parte hartzen dutenak.
Zer behar dut?
- Zertifikatu digitala
- Ontzi jokoa
Nahitaezkoa da aurkezpen telematikoa