null PR Prestaciones del Fondo de Bienestar Social EUS

Gizarte Ongizaterako Funtsaren laguntzak

Laguntza ekonomiko hauen helburua adinez nagusiak direlako edo desgaitasuna dutelako lanik egin ezin duten edo oinarrizko beharrak betetzeko diru-sarrerarik ez duten pertsonei baliabide ekonomikoak ematea da.

Bi modalitate hauek daude:  zahartasun pentsioak eta gaixotasun pentsioak.

Diru sarrerarik ez duten pertsonak, ez norberarenak ez senideenak, eta bizitzako oinarrizko beharrizanei aurre egiteko elikagaiak ematera behartuta daudenak. Gainera, honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta egon behar dira.
  • 65 urte beteta edukitzea (zahartasun laguntzetarako).

16 urte baino gehiago eta 65 urte baino gutxiago izatea eta lan mota guztiak egiteko erabateko baliaezintasuna izatea eta % 45 edo gehiagoko desgaitasun izatea (gaixotasun modalitaterako).

Foru erakundeak. Pentsio hau Estatu osoan indargabetuta dago, Euskal Autonomia Erkidegoan izan ezik. 

  • 129/1986 Dekretua, maiatzaren 26koa, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Gizarte-Ongizaterako Funtsetik emango diren Adintsu eta Lanerako Ezinduentzako bizisariak araupetuz. EHAA, 109. zk., 1986ko ekainaren 5ekoa.

  • 163/1990 Dekretua, ekainaren 12koa. Dekretu horrek zati batean aldatzen du Euskal Autonomia Erkidegoan pertsona zaharrentzako eta ezinduentzako Gizarte Ongizaterako Funtsaren pentsioak arautzen dituen Dekretua, eta pentsio horien zenbatekoa handitzen du. EHAA, 125. zk., 1990eko ekainaren 25ekoa.

  • 511/1991 Dekretua, urriaren 1ekoa; honen bidez pertsona zaharrentzako eta lanik egin ezin duten pertsonentzako Gizarte Ongizaterako Funtsaren pentsioen zenbatekoa handitu da Euskal Autonomia Erkidegoan.  EHAA, 211. zk., 1991ko urriaren 18koa.

     

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 3 hilabete. 

Isiltasun administratiboaren ondorioak: Ezestea. 

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Gizarte Ongizaterako Funtsaren laguntzak eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi